Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 12

400

RAMON PARADA

eratxikitzen zaizkien ahalmenak —zabalak badira ere— legezko testuan zehatz aipatu eta katalogaturiko ahalmen bereziak direla (…). Espainiako jurisprudentziak oraindik ez du tesi hori guztiz zehaztu (jabetza pribatuaren mugei buruz, Kode Zibilaren 348. artikuluko adierazpenean oinarrituta hasi da nabarmentzen: “jabetza gauza batez gozatzeko eta baliatzeko eskubidea da eta legeek ezarritako mugapenak baino ez ditu izango”; 1962ko otsailaren 28ko epaia); hala ere, gure iritzian, tesi hori ezin da zalantzan jarri orain arteko Zuzenbidea ikusita. Beraz, praktikan, eskubide pribatuak ezin dira mugatu legetik lokabeak diren araudietan ezarritako neurriak erabilita, batez ere, eskubide horiek legeetan aipatu eta egituratzen badira. Horrelaxe aldarrikatu du 1975eko otsailaren 14ko epaiak; epai horrek oniritzi egin zion araudi baten aurkako zuzeneko errekurtso bati, ze araudi horrek ez novo sortu zuen eskubide pribatuetan esku hartzeko modu bat. Konstituzioaren 53.1. artikulua ere oso zehatza da orain adiera horrexetan [“legearen bidez bakarrik arautu ahal izango da eskubide eta askatasun horien egikaritza, eta beti ere, araututakoak haien oinarrizko edukia errespetatuko du, 161.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera babestuko direlarik”] ».

Administrazio jarduerak araudiarekin duen loturari dagokionez, aurreko arazo berberak agertu ahal izango dira atzera, araudi baten beharrizana azaltzeko hain zuzen ere, aurretiazko legerik eskatzen ez duten lotura negatiboko kasuetan. Halakoetan, jardun dezake Administrazioak inolako araurik gabe, ala jarduketa hori eraenduko duen araudia egin beharko du jardun baino lehen? Legea eta araudia —garrantzi gabekoak izanik ere, eta legezkotasunaren bloketzat hartuak biak— administrazio jardueraren baldintza badira, ezezko erantzuna nagusitu beharko da; izan ere, lehenago azaldu dugunez, ez da egongo Administrazioaren jarduera zilegirik aurretiazko egintzarik gabe (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 93. art.), baina egintza zilegirik ere ez da egongo, Administrazioaren egintza edo jarduera hori bideratzeko moduko aurretiazko lege nahiz araudirik ez badago.

B) Berdintasun printzipioa Gainontzeko herri botereekin egiten duen bezala, Herri Administrazioak berdintasun printzipioarekin duen lotura ezartzen du Konstituzioaren 14. artikuluak. Printzipio hori zuzenean aplikatzen da Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 2. artikuluan, eta artikulu horrek legeareki­ ko berdintasun printzipioari lotzen dizkio askatasunean eta jabetzan egindako eskuhartze guztiak. Bestalde, printzipio hori ere sustapen eta herri zerbitzu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu