ZEHAPEN JARDUERA
517
antolamendu juridikoaren artezkari nagusi denak, ez du berresten Zuzenbidearen bis in idem printzipioa; aitzitik, Zuzenbidearen non bis in idem printzipioa da konstituzio antolamenduaren oinarria, eta printzipio horrek ez du aukerarik ematen zehapena bikoiztu edota biderkatzeko egitate berberengatik, zehapen hori lehenen ezarri duen agintaria edozein dela ere; aztertzen ari garen kasuan ikus daiteke hori, ze Herri Ogasunak dagoeneko ezarri dio ustezko urratzaileari, milioi bat hirurehun hirurogeita hamabost mila eta hogeita zortzi pezetako zehapena».
Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak jasota dauka —legeria bereziak bezain gogor ez bada ere— zigor jurisdikzioaren auzibide lehentasuna, egitateak jaso, zehaztu edota behin betiko finkatzeko; izan ere, lege horren arabera, «epaileen zigor ebazpenek frogatutzat jotzen dituzten egitateek herri administrazioak lotuko dituzte, horiek gauzatzen dituzten zehapen prozeduretara». Baina gero, aldiz, ez du hain gogor debekatzen zigor zehapenaren ostean administrazio zehapena ezartzea egitate berberengatik; egineginean ere, egitateak berdinak izan beharra ezezik, gauza epaituaren kontzeptu zurrunaren ondoriozko bes te betekizun bi ere ezartzen ditu: «zigor edota administrazio bidean zeha tutako egitateak ezin izango dira ostera ere zehatu, baldin eta subjektu, egitate eta oinarri berberak badituzte» (137.2. art.). Beraz, zehapen ahalgo guztiari ezarri nahi zaio betekizun gehiago gauzatu behar izatea, non bis in idem printzipioa aplikatu ahal izateko; baina, Konstituzio Auzitegiak ekainaren 14ko 50/1983 epai ilunean bakarrik aplikatzen du doktrina hori, funtzionario diziplinaren arloan, hain zuzen. Epai horretan —bistan egon arren polizia bati egotzitako egitateak kriminalak direla— onartu egiten da, ikuspuntu juridikotik, diziplina zehapena ezartzea lanbide prestasun ezagatik, eta ez zaizkio egitateak salatzen epaileari.
11. PROZEDURA BERMEETARAKO KONSTITUZIO ESKUBIDEA ETA ADMINISTRAZIOAREN ZEHAPEN JARDUERA Konstituzioak geroagoko judizio berme eta prozedura zehatz batzuk bete beharra ezartzen du, Administrazioaren zehapen ahalgoa egikaritu ahal izateko. Horrela, beraren 105. artikuluak ezartzen duenez, Administrazioak administrazio prozedura baten bidez jardun beharra izango du, eta prozedura horretan entzunaldi tramitea egon beharko da («Legeak arautuko du administrazio egintzak sortzeko erabiliko den prozedura, eta bermatu egingo du, bidezkoa denean, interesatuaren entzunaldia»); 106. artikuluak, bestalde, zehapen egintzak epaile edo auzitegi batek berrikusteko eskubidea ezartzen du.