514
RAMON PARADA
Horren antzean arautzen da ezarrita baina denbora aldi baten betearazi gabe dauden zehapenen preskripzioa. Zehapenak preskribatzeko epeak urra tzeetarako ezarritakoak izango dira, larritasunaren arabera; baina, orain, ze hapena ezartzen duen ebazpenak irmotasuna hartzen duenetik aurrera zenbatuko da denbora. Beraz, zehapen ebazpenetik zenbanahi denbora igarota ere, errekurtsoren bat badago ebazteko, ebazpen hori ez da irmoa izango eta, horrenbestez, oraindik ez da zenbatzen hasiko preskripzio epea. Bestalde, betearazketa prozedura interesatuak jakinda hasitakoan etengo da zehapenaren preskripzioa, eta berriro hasiko da, espedientea hilabete baino luzeago geldi egonez gero urratzaileari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik.
10. NON BIS IN IDEM PRINTZIPIOA ETA ADMINISTRAZIOAREN ZEHAPEN AHALGOA ZIGOR JURISDIKZIOARI LOTZEA Administrazioaren zehapen ahalgoa beti jo izan da Estatuaren zigor ahalmenaren adierazpentzat. Ulerkera horretatik, ahalgo hori zigor jurisdikziotik lokabea zela ateratzen zen, eta, horrenbestez, administrazio eta zigor zehapenak batera jar zitezkeela. Administrazioaren eta auzitegien arteko hasierako gatazka sistema zen baterakortasun hori gauzatu ahal izatearen arrazoia (1847ko abuztuaren 4ko Errege Dekretua eta Epai Botereari buruzko 1870eko Lege Organikoaren 286. art.): sistema horrek Frantziako eran babesten zuen Administrazioaren jarduera epaileen eskusartzeetatik eta berari uzten zion eskumen gatazkak jartzeko monopolioa. Beraz, Administrazioak zenbait egintza zehatu ahal zituenez gero, zigorraren eta administrazio zehapenaren arteko baterakortasuna adieraztea zen modu bakarra, zigor jurisdikzioaren eskumen eta eginkizunak ezerezean ez uzteko. Baterakortasun hori bidezkotzeko, Auzitegi Gorenak Zigor Kodearen azkenengo manura jo behar izan zuen; manu horrek zioenez, ostera, Zigor Kodearen xedapenek ezin zituzten Administrazioaren ahalmenak mugatu eta, ondorioz, Administrazioaren zehapen ahalmenek ere ezin izango zituzten mugatu epaile eta auzitegien eskumenak (1884ko abenduaren 21eko, 1894ko martxoaren 17ko nahiz ekainaren 6ko eta 1916ko azaroaren 27ko epaiak). Baina laster zenbait jarrera agertu zi ren baterakortasun horren aurka; batzuek esaten zuten zigor jurisdikzioak le hentasuna izan, eta egintzak arakatze hutsera murrizten zuela Administrazioaren jarduera (1897ko uztailaren 28ko Errege Agindua); beste zenbaitek, berriz, zehapen bikoitza debekatu eta eskumenen banaketa egin zuten: epailearen eskumenekotzat jotzen zituzten norbanakoek salaturiko faltak, eta Adminis trazioak bere arioz pertsegitu behar zituenak, ostera, Administrazioaren