Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 121

ZEHAPEN JARDUERA

509

9. ADMINISTRAZIO URRATZE ETA ZEHAPENAK AZKENTZEA Zigor Kodearen 112. artikuluaren arabera, ondoko kasuren bat gertatu beharko da erantzukizun kriminala azkentzeko: erruztatuaren heriotza, kondena betetzea, amnistia, indultua, laidatuak barkatzea —alderdiak eskatuta pertsegi daitezkeen delituetan— edota delitu nahiz zigorraren preskripzioa. Bistan da erantzukizuna azkentzeko modu horiek guztiak zigor urratze eta zehapenei aplikatuko zaizkiela. Ondorioz, eta Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak dagoeneko ezarrita dauden urratze eta zehapenen preskripzioa baino ez badu aipatzen ere, azkentze modu hori ezezik, administrazio erantzukizun zeha­ tzailea azkentzea dakarten —Zigor zuzenbidearen antzean ala ez— beste modu guztiak ere jorratuko ditugu. Beraz, urratzailearen heriotza hartu beharko da kontutan lehenengo eta behin; egin­eginean ere, arlo zigortzaile guztiko zehapenen izaeraren ondorioz, zigor edo zehapena ez zaie jaraunsleei eskualdatuko. Arau hori jasota dago Italia eta Alemaniako delitua Zigor Kodetik ateratzeari buruzko arauetan, eta Espainiako Zuzenbideak ere eraentzen du, 10/1985 Legeak Zergei buruzko Lege Orokorraren 89.3. artikulua eraldatu zuenetik. Horrela, Zigor zuzenbidea eta Administrazioaren Zuzenbide zehatzailea behin betiko loturik gelditzen dira puntu honetan. Pertsona juridikoak desegiteari dagokionez, ostera, gauza ez da hain erraza; izan ere, pertsona juridikoen zigor erantzukizunik ezari egindako konpentsaziotzat azaldu zen, arlo horretan, Administrazioaren zehapen ahalmenaren garapena —lehenago ere esan dugu—; baina administrazio arloan, berriz, badago erantzukizun hori. Horrenbestez, badirudi sozietatearen ondarea ezarritako zehapenak ordaintzeari lotuta gelditzea dela irtenbiderik zuzenena —nahiz eta sozietatea desegin—, beste edozein zor izango balitz moduan. Oraindik gauzatu beharreko betebeharrak geldituz gero sozietatea desegitean, bazkideei eskualdatuko zaizkie, sozietatearen hartzekoan duten partaidetzaren arabera; Zergei buruzko Lege Orokorrak ere irtenbide horixe hartu eta solidaritatea ezartzen du partaidetza horren mugaraino. Irtenbide horixe bakarrik da zentzuzkoa, Espainiako irtenbidearekin konparatuta, hau da, zehapena pertsona juridikoari zuzenean egoztearekin; horrela, galarazi egin nahi da antolamendu juridikoa urratzeko asmoz sortzea pertsona juridiko horiek (LOZANO).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.