ZEHAPEN JARDUERA
507
eragingarritasun nahiz birtualtasuna galtzea. Printzipioren bat erlatibizatzen bada, bera ezabatzeko arriskua egongo da» (1990eko martxoaren 29ko epaia). Administrazio zehapenak mailakatzeari dagokionez, jurisprudentziak proportziotasun printzipioa jarri du indarrean, bistan baita oso larriak direla edota, behintzat, oso larriak izan daitezkeela (1984ko ekainaren 18ko epaia). Horrela mugatu egiten da, arlo honetan, zehapenak aplikatzean onartezina izango litzatekeen administrazio zuhurtziarakotasuna; horrenbestez, moderatu egiten da aplikazio hori, urratzea inguratzen duten inguruabar objektibo eta subjektiboen arabera (1983ko ekainaren 14ko epaia). Legeria konparatuak ere aipatzen du proportziotasun printzipioa. Horrela, Italiako 1981eko Legeak honakoak ezartzen ditu zehapena mailakatzeko irizpidetzat: «urratzearen larritasuna, egileak izan duen jokabidea urratzearen ondorioak ezabatu edo arintzeko, eta beraren nortasuna eta egoera ekonomikoa». Espainiak arauketa orokorra behar zuen, baina sektorekako legeriarik modernoenek irizpide bereizle batzuk ezarri zituzten; irizpide horiek, berriz, konbinatu egiten zituzten kaltearen larritasuna eta ondorioak, urratzai learen gaitasun ekonomikoa, borondatetasun maila, urratzean berrerortzea ala ez etab. (uztailaren 1eko 7/1985 Lege Organikoa, atzerritarrek Espainian di tuzten eskubide eta askatasunei buruzkoa; abenduaren 26ko 34/1987 Legea, joko arloko zehapenei buruzkoa; eta Lurzoruari buruzko 1976ko apirilaren 9ko Legea). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak joera hori jaso eta, irizpide orokorra ezezik, proportziotasun irizpide batzuk ere ezartzen ditu; lehenengoaren arabera, herri administrazioek —zehapena ezartzerakoan— oreka bat bermatu beharko dute urratzearen larritasunaren eta aplikaturiko zehapenaren artean; proportziotasun irizpideak, ostera, ondokoak izango dira: a) asmozkotasuna edo berrerortzea egotea; b) eragindako kalteen izaera; c) izaera bereko urratze baten baino gehiagotan berrerortzea urtebetean, baldin eta ebazpen irmoren batek berrerortze hori adierazi badu (131.3. art.). Proportziotasun printzipioaren arauketa horren barruan, konstituzio arau bat ere sartzen da —horren arabera, diruzko administrazio zehapenek ezin izango dute askatasuna kentzerik ekarri—; azken finean, arauketa horrek zehapen errentagarriak oztopatzen ditu, urratzaileari oraindik ere mozkin handiagoa dakarkiotenak, isunaren zenbatekoa deskontatu ondoren. Horretarako, konfiskatu egiten da mozkin hori, zehapenak erabilita, eta hauxe agintzen da: jarriko den diru zehapena ezin izango dela inondik inora ere urraturiko arauak betetzea baino onuragarriagoa izan urratzailearentzat. Hala ere, badirudi irizpide hori lege ferenda bakarrik ezartzen dela, ez baitagokio diru zehapenak «ezartzeari», horiek «finkatzeari» baino (131.2. art.).