Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 115

ZEHAPEN JARDUERA

503

horretan ia­ia eginda baitago bide guztia. Orain, ostera, ezinbestekoa izango da Zigor zuzenbideak bide berdina egin eta pertsona juridikoei ere ezartzea diru zigorra; horrela, irtenbide harmoniko eta bateratua lortuko da antolamendu bietarako.

7. ADMINISTRAZIO ZEHAPENEN KONTZEPTUA, MOTAK ETA MAILAK Legeriak ez du inoiz administrazio zehapenei buruzko definiziorik eman eta horiei buruzko lege orokorrik ez egoteak, ostera, nolabaiteko segurtasunik eza sortzen du. Nolanahi ere, esan beharra dago administrazio legeria bereziak zehaztu egiten dituela, bai administrazio zehapenak eta bai eskubideak mugatzeko beste zenbait zehapen neurri, zigor kapitulu egokian arautzen dituenean. SUAYk emandako definizioaren arabera, hauxe izango da administrazio zehapena: «Administrazioak, legez aurkako jokabideren baten ondorioz, administratuari ezarritako edozein gaitz, baldin eta, administrazio prozedura batek eraginda eta zigortzeko helburu hutsez jarritakoa bada». Bistan da ezaugarri horiek ia beti betetzen direla isunen kasuan; ez, ordea, aurrearretazko neurrien, medeapen neurrien edota isun hertsagarrien kasuan. Lehenengoen helburua urratze edota ez­betetze juridikoak galaraztea da. Medeapen neurriek, berriz, zenbateko bat ordaintzera behartzen dute, baina euren helburua kaltea konpontzea da. Halaber, isun hertsagarriak ere —aztertu dira dagoeneko, administrazioen egintzen betearazketa jorratu denean— betebeharren bat ez gauzatzearen ondorio dira, baina euren helburua ez­betetze hori gainditzea da. Administrazio zehapenen helburua, ostera, bestelakoa da, berez ez­betetzeren bat dagoela jotzen baitute eta hori sortu duen erruduna zigortzea baita euren asmoa. Hori dela eta, isun hertsagarriak lokabeak eta, aldi berean, baterakorrak izango dira, zehapen gisa ezartzen diren isunei dagokienez. Desberdintasun dogmatiko horrek —isun hertsagarriak Administrazioaren ahalgo betearazlearen barruan sartzeak, ahalgo zigortzailearen barruan barik— ezin izango du ekarri edozein ahalmen zigortzaile egikaritzeko dauden printzipio orokorrak murrizterik, hori arriskutsua izango bailitzateke hiritarren askatasun eta ondarerako (badirudi Konstituzioaren abenduaren 14ko 239/1988 epaia ere iritzi berekoa dela). Bestalde, zehapen izena eduki arren, eskubideak kentzea dakarten neurriak ezin dira sartu administrazio zehapenen eremuan; izan ere, euren helburua ez da zigortzea, ez­betetzea konpontzea baizik. Horren adibide dira, besteak beste, jabetzak duen desjabetzapen­zehapena (gizarte eginkizuna ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu