398
RAMON PARADA
esan beharra dago printzipio horietariko batzuk jarduera mugatzaile edo polizi jardueraren baldintzak bailiran aurkezten direla, bertan agertzen baitira modurik beharrezko eta gogorrenean. Horrela, Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiak bere Igo. Kapituluan —eskuhartze mugatzaile edo polizi eskuhartzeari buruzkoan— zerrendatu egiten ditu; dena dela, sustapen edo herri zerbitzu jarduerari buruzko arauketan ere eskatuta daude, isilbidez bada ere. Halaber, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 84. artikuluak polizi jarduerari buruz diharduenean aipatzen ditu printzipio horietariko batzuk: «eskuhartze jarduerak printzipio batzuk bete behar ditu, hain zuzen ere tratu berdintasun, jarduera bidezkotzen duten zio nahiz helburuekiko zentzuzkotasun, eta gizabanakoen askatasunekiko errespetu printzipioak».
A) Legezkotasun printzipioa Administrazio jarduerak legezkotasunarekin duen lotura Konstituzioaren 103. artikuluan jasota dago; artikulu horrek dioenez, Administrazioak legeari eta zuzenbideari lotuta jardun beharko du beti; horrek antolamendu juridikoaren arabera jardun behar duela esan nahi du berez, edota «legezkotasun blokearen» arabera, eta bloke horrek parlamentuko zein Administrazioko arau guztiak biltzen ditu, ez lege lerruna dutenak bakarrik. Administrazio jarduera guztiek legeren baten eskuespena behar ote duten galderari dagokionez, erantzuna ezin da adierabakarrekoa izan, ze ez da zentzuduna jarduera hori guztia legean ezarrita egotea beharrezkoa izatea, hau da, jarduera horrek lotura positiboa izatea. Administrazio jarduera norbanakoen eskubideak eta jarduketa esparrua zabaltzera bideratzen denean —sustapen jarduerarekin eta herri zerbitzu jarduerarekin gertatzen den bezala—, ezin daiteke esan bidezkoa denik legearekiko lotura positiboaren zurruntasun hori. Aldiz, lotura positiboa inon oinarrizko bada, Konstituzioaren 53. artikuluak aipaturiko norbanakoen askatasun eta eskubideak mugatzea dakarren edozein jardueratan izango da: «legeak bakarrik mugatu ahal izango ditu eskubide eta askatasun horien egikaritza, beti ere, euren oinarrizko edukia errespetatuta». Historian zehar, lege batek administrazio jarduera guztia modu positiboan lotu edo eskuetsi behar duela dioen tesiaren helburua Parlamentuak Administrazioari dagokionez duen nagusitasuna segurtatzea da, horrela ez dio jarduteko berezko esparrurik uzten eta. Adiera horretan, Erregek edo Botere betearazleak legeriako lege eta dekretuak betearazi besterik ezin du egin; hori dela eta, Administrazioaren ekimenek ez dute baliorik izango legearen babesik gabe. Hala ere, adiera hori —berorren jatorria Frantziako Iraultzako ulerkeraren araberako botere banaketaren doktrinan bilatu behar da— ez zaio norbanakoen