494
RAMON PARADA
delitua, prebarikazioa edota zergei itzuri egitearen estalketa delitua; izan ere, funtzionarioen jardueraren bidez, estali egiten da urratzailea, eta Justiziaren atzamarretatik kanpo uzten. Bestalde, Konstituzio Auzitegiak gorengo muga bat ere zehaztu beharko lieke lanbide eskubideak kentzen dituzten zehapenei, eta hori, berriz, Konstituzioaren 25.2. artikuluak zigorrei esleituriko helburuak oinarri izanda egin daitezke; egineginean ere, zigor horien helburua birgizarteratzea izanik, eta soldatapeko lana egiteko eskubidea aintzatesten bazaio giltzapetuari —oraingo presondegiratze sistemak biak hartzen ditu bere barne, jakina—, badirudi helburu hori ezin daitekeela bateratu bizi guztirako lanbide statusa kentzen duten zehapenekin, ezta status hori berreskuratzeko aukerarekin ere.
5. LEGEZKOTASUN PRINTZIPIOA ETA BERORREN ADIERAZPENAK: LEGE ERRESERBA ETA TIPIKOTASUNA Lehenago esan denez, Konstituzioaren 25. artikuluak legezkotasun printzipioa aipatzen du zigor arloa jorratzen duenean, eta hauxe dauka ezarrita: «indarreko legeriak dioenaren arabera, ezin izango da inor kondenatu ez zehatu, egin ziren unean delitu, falta edota administrazio urratze ez ziren egite eta ezegiteengatik». Manu hori modu zabalean interpretatuz gero, beharrezkoa izango da doikuntza legea edota lege erreserba, baita ondokoa eramatea ere, administrazio jarduera zehatzailera: tipikotasun printzipioa, zehapen arauaren atzeraeragintasuneza (Konstituzioaren 9 eta 25. art.ak) eta norbanakoak bere aldekoen duen arauaren atzeraeragintasun printzipioak; analogiaren (Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 27ko 75/1984 epaia) eta zigor bikoitzaren debekua (bis in idem); eta, oro har, Estatuaren zigor ahalgoa baldintzatzen duten printzipioen aplikazioa, esate baterako, gero aztertuko dugun erruduntasun printzipioarena. Lege erreserbaren ikuspegitik, konstituziogileak «legeria» hitza erabiltzeak ez du arazorik sortu Zigor zuzenbidean; izan ere, Konstituzio Auzitegiak lasterregi adierazi du Zuzenbide horretan lege erreserba osoa dagoela eta lege hori, ostera, organikoa izan behar dela oinarrizko eskubideak mugatzen direnean. 1981eko martxoaren 30eko epaiak dioenez: «manu horretatik ateratzen denaren arabera, egite edo ez egite hori delitu nahiz faltatzat tipi pifikatuta egon beharko da zigor legerian (tipikotasun printzipioa); delitu edo faltaren tipifikazioa eta berorren zigorra aldarrikatzen dituen zigor legea, berriz, indarrean egon beharko da egitea edo ez egitea gertatzen denean». Administrazio zehapenen arloan, ostera, «legeria» hitzak beste norainoko bat dauka Konstituzio Auzitegiaren ustez; egineginean ere, «25.1. artikuluan ezartzen den lege erreserba ezin da hain hertsia izan administrazio urratze eta