Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 103

ZEHAPEN JARDUERA

491

Judiziotaratuko den uziaren zigorra presoaldi txikia baino arinagoa bada, legeak adostasuneko kondena ezartzeko aukera onartzen du; beraz, erruztatua —abokatuaren laguntza izango du— ados badago akusatzaileek eskatzen duten zigorrik gogorrenarekin, auzitegiak ahozko judiziorik egin gabe emango du epaia, zigor gogorragoa merezi duela uste izan ezean. Beraz, teknika horrek ez du auzibideko kondena onartzen eta, berorren bidez, tramiteak laburtu baino ez da egiten, azken baten; izan ere, ahozko epaiketaren fasea ezabatzen da eta, ondorioz, teknika horrek ez du falta judizioetan jardungo —horietan, jarduketa guztiak judizio edo bistan egitea da arau orokorra, kontzentrazio printzipioaren arabera egin ere—.

4. ZEHAPEN AHALGOAREN KONSTITUZIO OINARRIA ETA MUGAK Zehapen ahalgoak jatorri ilun eta legezaurkakoa izan du Espainiako Zuzenbidean; izan ere, lehen ikusi dugunez, administrazio zigorrak nolabaiteko garapen isil eta etenik gabekoa izan du zuzenbide horretan (hirurogei urtean zeharko garapena, legerik lege egina, araurik arau, eta ez zigor sistema orokorrari buruzko jarduketa planifikatu eta zentzuzko baten ondoriozkoa, Alemania eta Italiakoa bezalakoa). Hori dela eta, Konstituzioaren 25. artikuluak baliozkotu beharra izan du —legezkotasun printzipioa ezartzen duenean zigor arloan, zigor eta administrazio ahalgo zehatzaileak aipatzen ditu: «indarreko legeriak dioenaren arabera, ezin izango da inor kondenatu ez zehatu, egin ziren unean delitu, falta edota administrazio urratze ez ziren egite eta ez egiteengatik»—, baita artikulu horrexetako hirugarren lerroaldeak ere —a contrario sensu onartzen ditu askatasunaz gabetzea ez dakarten administrazio zehapenak: «Administrazio zibilak ezin izango du ezarri askatasunaz gabetzea, zuzenean nahiz sorospidez, dakarren zehapenik»—. Administrazioak ezarritako zehapenen konstituzio zilegitasuna 45.3. artikuluan ere oinarritzen da; ingurugiroari dagokionez, artikulu horrek «zigor edota administrazio zehapenak» ezartzen ditu, ingurugiroari buruzko legerian xedatutakoa urra­ tzen dutenentzat, «baita egindako kaltea konpontzeko beharrizana ere, eta dena legeak ezarritakoaren arabera». Manu horiei jarraituz, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak ebazpen askotan baieztu du Administrazioaren zehapen ahalgoaren legezkotasuna, besteak beste, 77/1983 epaian; epai horrek zenbait iritzi eman ditu (halakorik zertan eginik izan ez badu ere, lehendik ere zenbait manu esplizitu baitaude, eta kontutan hartuta horiek bezalako gai konplexuak nekez konpontzen direla epai baten) Administrazioaren ahalmen ezohiko hori bidezkotzeari buruz: «Estatuaren botere banaketak modu hertsian eta arrakalarik gabe eraendutako sistema baten —dio auzitegiak—, bistan da zehapen ahalgoa epaileen


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.