Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 102

490

RAMON PARADA

joan den mendearen erdialdean, funtzionario kidego berezia agertu zela Ogasun Ministerioan: Estatuaren abokatuak. Kidego horrek garrantzi handia hartu du Administrazioan, batez ere, Administrazioa defendatzeko eginkizuna kendu dielako fiskalei, bai jurisdikzio zibilean eta bai Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan; bitarteko fasea ere egon da eta, bertan, Estatuko abokatuak Fiskaltzaren ordezkari hutsa bailitzan jardun izan du. Zigor auzibidean ere, Fiskaltza baztertuta gelditu da Estatuaren defendatzaile eta ordezkari gisa. Fiskaltzaren iritzirako, Estatua beste kaltetu bat baino ez da eta, hortaz, delituek kalteturiko beste edozein pertsona fisiko nahiz juridikoren egoeran egongo da, baina ez da bezero berezia eta ez du, beraz, lehentasunik izango. Bestalde, Fiskaltzak ez du Estatua ordezkatuko Zuzenbidezko subjektu legez —pertsona juridiko edo Herri Administrazio legez, azken baten—; akusazio printzipioaren zerbitzupeko mekanismo abstraktu hutsa izango da, eta administrazioz gaindiko interesak adierazi, ordezkatu eta defendatuko ditu. Horrenbestez, berdin dio Estatuko Administrazioa Estatuaren Abokatuen bidez izatea alderdi zigor auzibidean, edota gainontzeko herri administrazioak euren abokatuen bidez izatea, ze batak zein besteek egoera berezietan bakarrik jardun ahal izango dute; beraz, ondarezko interes zehatzen bat defendatu behar denean bakarrik jardungo dute, baina ezin izango dituzte edozein momentutan egikaritu administrazio legeriari egindako urratzeen ondoriozko akzioak.

C) Nulla poena sine iudicio arauaren zurruntasuna Administrazio legeriari gero eta urratze gehiago egiten zaionez, beharrezkoa da konfiantza osoa izatea epailearengan eta auzirik gabeko kondenak onartzea, bai zehatuaren adostasuna dagoenean, bai zehatuari errekurtso oso gogorra emanda gauzatzen denean bermea. Errekurtso horrek eten egingo ditu zehapen egintzaren ondoreak; gainera, baliogabetu eta deuseztatu egingo du helburu duen zehapen ebazpena eta, ondorioz, epaiketa berria egin beharko da. Teknika bi horiek Zuzenbide konparatuan garatu dira eta Espainiako zigor legeriak, berriz, ezagutu ere ez ditu egiten; hortaz, legeria horrek ez du adiskidetza teknikarik onartzen, ezta inaudita parte emandako ebazpen judizialik ere: Espainian beti egin beharko da epaiketa egokia. Kasu bakar baten, berriz, Espainiako legeriak nolabaiteko garrantzia aintzatesten dio erruztatuak bere erantzukizuna bete nahi izateari: zuzenketa zigorra (gaur egun, presoaldi txikia) ezartzen zaionean erruztatuari, bera ados egonda; zigor hori araututa dago Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 655 eta 694. artikuluetan, baita azaroaren 11ko 10/1980 Lege Organikoan ere, delitu dolozko, arin eta agerikoak ahoz judiziotaratzeari buruzkoan (7.2. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.