Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 101

ZEHAPEN JARDUERA

489

Hala eta guztiz ere, ekainaren 19ko 749/1987 Errege Dekretuak, Polizia Judizialaren arauketari buruzkoak, guztiz ezabatu du funtzionarioen froga jarduera mugatu hori ere: polizia horren barruan «batasun organiko» eta «espezializazio» handiagoa lortzeko (Errege Dekretu horren Hitzaurrea), unitate organiko berezietako kideei mugatu die jarduera hori; unitate horiek Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko Legearen 30.1. artikuluan aipatzen dira eta Nazioko Polizi Kidegoaren eta Guardia Zibilaren kideek osatzen dituzte (7. art). Beraz, nahiz eta jarduera ikuskatzaileak gauzatu, gainontzeko funtzionario guztiek ezin izango dute, inola ere, polizia judizialaren eraen­ tza izan. Bestalde, Espainian funtzionarioak ez dira Fiskaltzako kideak, ze Fiskaltza horrek bera osatzen duten kidegoetariko funtzionarioak bakarrik izango ditu bere barruan. Beraz, zigortzeko moduko urratze batek ukituriko administrazio arloa ezin izango da alderdi gisa agertu auzibidean, hau da, ezin izango du funtzionariorik bidali Fiskaltzaren egitekoak gauzatzeko. Hortaz, berorren egitekoa gaiaren dossier­a edota norbanakoek fiskalari egindako lekukotza bidaltzea baino ez da izango.

B) Fiskaltzaren izaeraren eta ezaugarrien anbiguotasuna Ikuskatze eginkizunak dituzten Administrazioko funtzionarioak ez dira sartzen Fiskaltzaren barruan, baina horri hauxe gehitu beharko zaio: Fiskaltzako kideek (berorren jatorri eta izenaren arabera, Fiskoa eta Administrazioaren defendatzaileak izan behar ziren arren) zigor auzibidearen ardura daraman judizio funtzionarioen kidegoa osatzen dutela —eurak dira akusazioaren arduradunak—, eurak aukeratzeko modua, karrera baldintzak eta legezkotasun printzipioarekin duten lotura gogorraren ondorioz. Fiskalak erregeren eragile edo prokuradoreak ziren lehen eta, horrenbestez, gaur egun ere Gobernuaren esanetara egon beharra izaten dute —Justizi Ministerioaren eta Estatuko Fiskal Nagusiaren bidez—; eta, jakina, oso zaila da obedientzia hori eta legezkotasun printzipioa lotzea. Edozein kasutan ere, fiskalak ez dira egongo autonomi erkidegoak edota toki erakundeak bezalako herri administrazioen aginduen menpean, ze administrazio horiek norbana­ ko gisa jardun beharko dute zigor auzibideetan, nolabait jardutekotan. Dena dela, funtzionario nahiz epaile izan, errealitate soziologikoak erakusten duenez, fiskalek gizartea defendatzen dute batez ere, hau da, interes orokorra, eta ez herri administrazioen interes bereziak. Baina nondik datorkie bigarren epailetzat —gainera, benetako epaileak fiskalen kontrolpean egongo dira— jarduteko joera hori? Hori azaltzeko, esan beharra dago, batetik, joera handia egon dela beti, epaile eta fiskalen karrerak parekatzeko; eta, bestetik,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu