Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 100

488

RAMON PARADA

da auzibide teknika berriak asmatzea, epaileek azkar ebatzi ahal izateko orain arte pentsaezina zen auzi kopurua. Baina badirudi Espainiako auzibide sistema zaharrak ez dituela aintzat izan faktore horiek; ikustea baino ez dago falta judizioaren arauketari egin zion kasu eskasa (Judiziamendu Kriminalari buruzko Legearen 692.etik 697.erako art.ak); judizio horretan, administrazio legeriari egindako urratzerik gehienak epaitu beharko lirateke —urratze arinagoak izaten dira gehienetan, baina ez beti—. Edozein kasutan ere, Herri Administrazioa eta berorrek adierazten dituen interesak ez dira agertzen zigor auzibidearen sisteman, eta sistema horren ezaugarri nagusiak aztertzea baino ez dago horretaz jabetzeko.

A) Zigor auzibidean funtzionario publikorik ez egotea, eta urratzeak agertarazteko administrazio jardueran ezabatu egitea funtzionarioen partehartzea Frantziakoari jarraitzen dion zigor auzibidean ikusi dugunez, funtzionario publikoek bi modutara jardun dezakete euren administrazio jarduera ukitzen duten egitateei dagokienez: batetik, judizio organoen laguntzaile gisa, hau da, polizia judizialaren eginkizunak gauzatuz, onurabide batzuk erabilita; bestetik, berriz, auzibidearen alderdietarikoak bailiran, Fiskaltza modura alegia, eta, halakoetan, euren ardurapean dagoen administrazio legeriari egindako urratzeak salatuko dituzte. Lehenengo kasuan, hau da, Justizi Administrazioaren menpeko organo gisa jarduten zutenean —delituak arakatu eta egiaztatzeko nahiz delitugileak aurkitzeko ardura zutela—, Espainiako antolamendu juridikoak nolabaiteko partehartzea eratxikitzen zien funtzionarioei, eta partehartze hori Judiziamendu Kriminalari buruzko Legearen 282.etik 288.erako artikuluetan araututa zegoen. Partehartze mugatua zen, funtzionario publiko guztiak ez baitziren, inondik inora ere, polizia judizialeko kidetzat hartzen —berez, Institutu armatuko eta gobernu poliziako kideek osatzen zuten polizia hori—; bai, ordea, ondokoak: «herri segurtasuna zaintzeko eta delitu guztiak edota berezi batzuk pertsegitzeko ardura zuten administrazio agintariak» (Judiziamendu Kriminalari buruzko Legearen 283.1. art.). Gainera, egindako urratzeak agertarazi eta frogatzeko jarduerak ez zuen froga baliorik. Izan ere, Judiziamendu Kriminalari buruzko Legearen 297. artikuluaren arabera, polizia judizialeko funtzionarioen atestatu eta adierazpenak salaketatzat hartuko dira legezko on­ doreetarako, eta eurei egiten zaizkien egitateen adierazpenak, berriz, leku­ kotza adierazpentzat. Hortaz, froga balio eskasa izango dute, hain zuzen ere, norbanako huts baten jarduera ikertzailea jasotzen duen agiriaren bestekoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.