Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 98

98

RAMON PARADA

ere, Lanpostuak Hornitzeari buruzko Araudi Orokorraren (martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretua) 56.2. artikuluak agintzen duenez, zioak formalki bakarrik azaldu behar dira izendatze ebazpenetan, izeneztapen askeko prozeduren bidez emandako izendatze ebazpenetan alegia (izendatze horiek hauxe adieraziz arrazoituko dira: «hautagaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela eta organoak, berriz, izendapena egiteko eskumena duela»); ez da behar, ordea, zioen azaltze edukizkorik, hau da, ez dira zertan adierazi erabaki hornitzaileak oinarri izan dituen irizpide materialak.

C) Epaileak Administrazioaren zuhurtziarakotasuna kontrolatzeari buruzko eztabaida. Nahierarako ahalmenak egituratzea legegileak, edota epailearen kontroletik kanpo geratzen direnak. Ospe handiko autore batzuen iritziz (PAREJO, SÁNCHEZ MORÓN), 1978ko Konstituzioa egin denetik, ezin dira lehen bezala ulertu Administrazioaren eta auzibide epailearen arteko harremanak. Autore horien ustean, beste era batera interpretatu behar dira orain harreman horiek: jarduteko eremu aske bat utzi behar zaio Administrazioari, hau da, jurisdikzioak ez du ordeztu behar administrazio egintza. PAREJOk dioenez, epailearen kontrola ahalik eta zabalena izatea defendatzen dutenen abiapuntuan dago akatsa: herri botereen nahierarakotasuna debekatzen duen printzipioa hartzen dute horiek oinarritzat, baina printzipio hori abstraktu eta orokorregia da, eta gainera, herri botere guztiei aplikatu behar zaie —baita epaileei eurei ere, ze ordeztu nahi diren administrazio egintzak bezain nahierarakoak izan daitezke epaileok emango dituzten erabakiak—. Bestalde, kritika egiten dio zioen azalpena hartzeari zuhurtziarakotasuna eta nahierarakotasuna bereizteko irizpide nagusitzat, irizpide horrek ez baititu zehazten epailearen kontrolaren mugak. Gainera, administrazio erabakia ez dago modu objektiboan bidezkotu beharrik —badio autore horrek—; izan ere, Administrazioak aukeratu ahal izatea dakar zuhurtziarakotasunak. Azkenik, legezkotasunaren eta egokitasunaren arteko bereizketa ere eztabaida faltsutzat jotzen du. Hortaz ba, PAREJOk ezabatu nahi duen zuhurtziarakotasunaren ulerkera horrek Administrazioa lar kontrolatzea dakar Konstituzioaren arabera: jurisprudentziak dioenez, judizio teknikoetan epaileak ezin du Administrazioaren irizpiderik ordeztu; hala ere, badago joera berri bat eta, horren arabera, epaileak aztertu egin ahal izango du zuzena den ala ez irizpide hori (Auzitegi Gorenaren 1986ko ekainaren 27ko epaia), baita berori ordeztu ere, berak emandakoarekin (Auzitegi Gorenaren 1981eko urriaren 15eko, 1986ko apirilaren 17ko eta 1987ko otsailaren 10eko epaiak). Administrazio erabakietako alde teknikoen kontrol hori, bestalde, hirigintzako plangintza eta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu