Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 96

96

RAMON PARADA

autore horiek—, berriz, ez du izaera hori: bidezkoak diren aukeren artean bat hartzeko askatasuna da oinarrian, edota, nahiago bada, ikuspuntu juridikotik axolagabekoak direnen artean aukeratzekoa, ze erabakia oinarritzen da legeak jasotzen ez dituen eta Administrazioaren irizpean jarri diren juridikoak ez diren irizpideetan (egokitasunari buruzkoak, ekonomikoak etab.). Aitzitik, zehaztu gabeko kontzeptu juridikoak aplikatzea legea aplikatzea da, legezko kategoria batean sartzea da eta. Hori dela eta, epaileak erraz fiskaliza dezake aplikazio hori, berarekin lortu den soluzioa legeak haizutzen duen soluzio bidezko bakarra den ala ez baloratuz. Epaileak, ostera, ezin du fiskalizatu zuhurtziarako erabakiaren mamia: edozelakoa izanda ere, legeak Administrazioari aintzatesten dizkion askatasun mugen barruan egin bada (eta gainerako legezko muga orokorren barruan), bidezkoa izango da ezinbestez (aurkako soluzioa ere izango zen moduan).

B) Zuhurtziarakotasuna kontrolatzeko teknikak Zuhurtziarakotasuna zehaztu gabeko kontzeptu juridikoetatik bereiztu ondoren —kontzeptu hurrena da izatez, baina ezberdina oinarrian—, zuhurtziarako egintzaren arazoa Administrazioaren irizpen­askatasuna eta epaileak haren mamiari egindako kontrola (kontrolatu, baina ez ukatu) bateratzean datza. Frantziako jurisprudentziatik, zuhurtziarako egintza horrela kontrolatzen dela ateratzen da: Zuzenbidea behar ez den bezala aplikatu bada edo ahalmenen desbideraketa gertatu bada arakatuz lehenengo eta behin, hau da, administrazio ahalgoa modu subjektiboan eta, horrenbestez, moralaren kontrakoan erabili izan bada. Zuhurtziarakotasuna kontrolatzeko beste modu bat hau da: bere egikaritzea baldintzatzen duten egitate eta inguruabarrak aintzat hartzean oker nabaria egon den ala ez ikertzea. Moralari ahalmenen desbideraketak zekarkiona dakarkio teknika horrek logikari, «ze zuhurtziarakotasunak nolabait oker egoteko posibilitatea haizutu eta berau onartzera behartzen badu, power to err, ezin da larria eta bistakoa den okerra bidezkotu, Administrazioak ez baitu zentzugabeko gauzarik egiteko eskubiderik» (BRAIBANT). Oraintsuago, Frantziako Estatu Kontseiluak zuzentarauen teknikara eta proportziotasun printzipiora jo du. Lehenengoak arau batzuk ematea haizutzen dio eta, haizutzeaz gain, behartu ere egiten du. Arauon arabera aplikatu beharko du Administrazioak bere zuhurtziarako ahalgoa; ondoren, maila bitan epaituko da zuhurtziarako ahalgoaren erabilera: zuzentarauak ezartzean eta aplikatzean. Aldi berean, proportziotasunaren printzipioa aipatzean, administrazio jardueraren bidez espero ziren emaitzak lortu diren ala ez ikertu nahi da. Derrigorrezko desjabetzapenetan aplikatzen da batez ere, honakoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.