ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK
95
Administrazioarentzat eta ez epailearentzat. Horiek zehaztu gabeko kontzeptu juridikoak dira, eta Auzitegi Gorenak horrelaxe definitu ditu: «arauak era zehazgabean definitzen ditu, eta, definizio horren norainoko eta esangura zehatzak ezagutzeko, egitate jakin batzuk aztertu behar dira»; horrenbestez, «halako egintzak erabiliz gero, ezin dira egon legebidezko soluzio bi, eta soluzio bakarra ezartzen du zuzentzat kasu zehatz bakoitzerako. Ondorioz, ezin daitezke bateratu zuhurtziarakotasunaren teknikarekin» (1979ko abenduaren 12ko eta 1984ko uztailaren 13ko epaiak). Halaber, Auzitegi Gorenak aditzera eman du zehaztu gabeko kasu juridikoak —esaterako, desjabetzapenak dakarren balioespenaren kasu nabaria, bera zehazteak prezio bakarrera darama eta (1979ko ekainaren 27ko epaia)— aplikatzerakoan edo epailearen kontrola egitean ondokoa bereiz daitekeela: ziurtasun inguru positiboa (kontzeptuan argi eta garbi sartzen diren kasuak), zehaztasunik gabeko eremua (hain modu nabarian sartzen ez diren kontzeptuak) eta ziurtasun inguru negatiboa (kontzeptuan inola ere sartzen ez diren kasuak). Hala ere, eta ziurtasunik gabeko eremu horrexen barruan, zuhurtziarakotasuna barik, aintzatesteko (ez aukeratzeko) askatasun tartetxo bat sortzen da nolabait, eta Administrazioak, ebazteko, erabakiaren legezkotasuna nahiz zentzutasuna bidezkotzeko froga eta judiziozko osagai guztiak bildu beharko ditu (1982ko ekainaren 22ko, 1984ko uztailaren 13ko eta 1986ko abenduaren 9ko epaiak). GARCÍA DE ENTERRÍAk eta FERNÁNDEZ RODRÍGUEZek diotenez, zehaztutako kontzeptu juridikoek xehetasunez mugatzen dute errealitatearen eremua (esaterako: adin nagusitasuna hemezortzi urterekin, jubilazioa hirurogeita bostekin, gorabidezko errekurtsoa jartzeko hamabost eguneko epea); zehazgabeetan, berriz, legeak errealitate bat aipatzen du, baina ez ditu ondo zehazten beraren mugak. Hala ere, bistan da legeak kasu zehatza mugatu nahi duela, esaterako, onustea, ezgaitasuna jubilazioaren zio bezala, lanbide prestasun eza funtzionarioaren falta bezala etab., aipatzen dituenean. Dena dela, bistakoa da errealitate horiek ere soluzio bakarra onartzen dutela: ezgaitasuna, usteona edo lanbide prestasun eza egotea ala ez egotea. Zehaztu gabeko kontzeptu juridikoen teknika, izatez, berdina da Zuzenbidearen alor guztietan. Horrela, Zuzenbide zibilean ere agertzen dira (onustea, familiako guraso onaren arreta, arduragabekeria edo negligentzia etab.), edo Zigor zuzenbidean (gauekotasun edo nokturnidadea, alebosia, onestasunaren aurkako abusuak etab.), edo Auzibidezkoan (kausaren kontinentzia zatitzea, konexio zuzena, itaunketaren egokitasuna, betearaztea eragiteko neurri egokiak, konponezineko kaltea etab.), edota Merkataritzakoan (sozietate interesa, largespen edo sobreseimendu orokorra ordainketetan etab.). Teknika orokorra eta beharbeharrezkoa da arauketa osoan. «Zuhurtziarakotasunak —badiraute