Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 88

88

RAMON PARADA

esaterako, zerga bat likidatzea. Izaera egintzaren bitartez, agintari eskudunak egoera juridiko orokor eta inpertsonalean jartzen du edozein pertsona, eta horrek aldez aurretik dagoen arautegia aplikatzeko aukera emango du; esaterako, naziokotze egintzarekin edo funtzionarioren bat izendatzeko egintzarekin gertatzen dena. Banakako erabakiak kasuan­kasuan neurtu daitekeen eskubide edo betebehar subjektiboa sortzen du; izaera egintzak beti bera izaten den kualitate inpertsonala ematen du. Espainiako doktrinan GARRIDOk, gure artean egin ohi denez, iturrien teoriara bidaltzen ditu araudiak, eta egintzak, euren ondoreen hedapena ikusita, orokorretan eta zehatzetan sailkatzen ditu; fiskalizatzeko aukera kontutan hartuta, aurkarakorretan eta aurkaraezinetan; egikaritutako ahalmen mota aintzat hartuta, zuhurtziarakoetan eta araututakoetan; esku hartzen duten subjektuak kontutan izanik, egintza single eta konplexuetan, alde bakarreko eta alde bikoetan; eta egintzaren edukia eta ondoreak aintzat hartuz, administrazio egintza hutsetan eta egintza negozio juridikoetan, behin betiko egintzetan eta tramite hutsezko egintzetan. Bereizteko irizpide eta administrazio egintza guztien artean, lehenengo eta behin, judiziotaratzeko zail samarrak direnak hartuko dira hemen. Eta judiziotaratze hori onartuta dagoelako hartuko dira, batetik (nahiz eta Herri Administrazioari era formalean egotzi ahal zaizkion egintzak ez izan, esaterako, beste herri botere batzuen «administratzeko egintzak»); eta, bestetik, Herri Administrazioaren egintzak izanda ere, judiziotaratzea baztertuta dagoelako zenbait arrazoi direla eta: arrazoi politikoengatik (esaterako «gobernu egintzak» deiturikoen kasua), zuhurtziarako ahalgoak egikaritzean emanak izanagatik, edota auzibideari buruzko zenbait arrazoi direla eta (tramitezko egintzak, baiezteko egintzak, egoerarik sortzen ez duten egintzak). Halaber, administrazio egintzen edukiaren araberako sailkapena eskainiko da, egintza zabaltzaileek eta karga egintzen kategorietatik abiatuta —ondorioz, eduki eraentza ezberdina egongo da—; eta, azkenik, agertzen diren moduaren arabera sailkatuko dira (berariazko egintzak eta administrazio isiltasunaren bidez sortu diren ustezko egintzak).

2. BESTE ZENBAIT HERRI BOTEREREN ADMINISTRAZIO EGINTZAK. EPAILEAREN GOBERNU EGINTZAK Benetan Herri Administrazioa ez diren herri erakunde nahiz botereetatik sortutako administrazio egintzak, 1go. kapituluan esan zen bezala, beste botere horien eginkizun ohiko eta definitzaileak egikaritzen ez direnean sortzen dira (legegintza, Gorteetan; epailearena, Konstituzio Auzitegian; kontrolatzailea, Arartekoan etab.). Beraz, bazterreko egintzak dira organismo horien jarduera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu