Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 78

78

RAMON PARADA

egintza deuseztatzen duten akatsetarikotzat onartzen da ahalmenen desbideraketa (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 63.1 eta Administraizioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legearen 83.3. art.ak). Bestalde, natural justicearen erregela biak, entzunaldi printzipioari eta erabakitzeko organoetako titularren neutraltasunari buruzkoak, Espainiako Zuzenbide positiboari erantsirik daude interesatuaren entzunaldiaren eta abstentzio zein errekusazio edo ezespen arrazoien arauketa orokorrean (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84, 28 eta 29. art.ak); Konstituzioak berak ere erasten ditu: ahalmenak egikaritzean egindako nahierarakotasunaren debekua agindu du, defentsarik gabeko egoerak galarazi ditu eta objektibotasuna ezartzen du administrazio jarduketaren erregela gisa (9, 24 eta 103. art.ak). Bukatzeko, eta ikusi denaren arabera, Konstituzioak beti aipatu ditu beste sistema batzuetan Zuzenbidearen printzipio orokortzat jotzen diren guztiak. Bai I. tituluan agertzen den oinarrizko eskubideen eta herri askatasunen arauketa, bai administrazioaren printzipio orokorrik ezagunenak: atzeraeragintasun­ezaren printzipioa (9. art.), funtzio eta enplegu publikoak lortzeko berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren printzipioa (14, 23.2 eta 103.3. art.ak), herri administrazioen ondare­erantzukizunaren printzipioa (106.2. art.) edo herri zerbitzuen jardunbidearen erregulartasun eta iraunkortasunaren printzipioa (28.2. artikuluaren arabera, oinarrizko zerbitzuak grebarako eskubidearen muga izan behar dira).

8. JURISPRUDENTZIA Anglosaxoniarren tradizioek aurrekasu lotesletzat eta, horrenbestez, Zuzenbidearen oinarrizko iturritzat jotzen ditu epailearen erabaki batzuen argudioak (Ingalaterran, Lorden Ganbarak eta Gorajotzeko Gorteak emandako epaiak), hau da, ratio decidendia; kontinentean, berriz, Frantziako Iraultza egindakoan sustraitik moztu nahi izan zen epaitegiek Erregimen Zaharrean izandako nagusikeria, eta euren epaiak ez ziren Zuzenbidearen iturritzat jo. Legegileen egitekoa bete nahi zuten epaileen aurkako aurrearreta hori argi ikusten da Napoleonen Kodean; Kode honek, epaitegiei «xedapen orokor eta arauzko baten bidez, irizpean jartzen zaizkien kausei buruzko iritzia ematea» (5. art.) debekatuz galarazten du arrisku hori. Espainiako Kode Zibilak ere, Frantziako tradizioari jarraituz, ez zuen jurisprudentzia aintzat hartzen bere lehenengo idazkerako 6. artikuluan iturriak zerrendatu zituenean; legerik ezean —lehenago esan dugun moduan—, ohiturari eta Zuzenbidearen printzipio orokorrei deitzen zieten. Halaber, Epai


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.