Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 73

ARAUDIA ETA ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN BESTE ZENBAIT ITURRI

73

prozedurari edo auzibideari buruzkoa, beraren egikaritzak bete behar dituen erregelak barnean hartzen dituena (erregela horiek natural justicea osatzen dute). Ultra vires materialaren doktrinaren usterako, ahalmen guztiak mugatuak dira, guztiek dituzte zenbait printzipio orokorrek agerian zein isilean mugatutako inguramen edo kontorno jakin batzuk; ahalmenak nahierarako edo zentzugabeko eran egikaritu ezin izateak eta asmo txarrez jarduteko debekuak zehazten ditu printzipio hauek. Natural justicea, ostera, prozeduran ezinbestekoak diren erregela bik osatzen dute; erregela horiek aplika dakizkieke, bai epaile eta justizi epaitegiei, bai estatutu zein administrazio epaitegiei eta agintarien administrazio egintzei, berauen izaerak horretarako aukera ematen badu. Erregelak hauexek dira: a) gizakumeek ezin dute norbere karia ebatzi, eta arazo batean epaile ere ezin dira izan, bertan interesik badute; b) ezin daiteke inor kondenatu aurretik entzun gabe, hau da, pertsona guztiek dute esan nahi dutena azaltzeko eskubidea, epaileak euren askatasuna edo interesak ukitzen dituen erabakirik hartu baino lehen. Legelari anglosaxoniarrek behin eta berriro gogorarazten digutenez, azken arau hau Edeneko Baratzean aplikatu zen lehenik, ze Jaungoikoak ere dei egin zion Adani debekaturiko zuhaitzeko fruitua jateagatik salatzeko, eta beraren burua defendatzeko aukera eman zion Paradisutik bota baino lehen — hori, 1927an Erregea Cambridgeko Unibertsitatearen aurkako kasua epaitu zuten epaileetako batek esan zuen—.

B) Frantziako Administrazio zuzenbidearen printzipio orokorrak Frantziako Zuzenbidearen printzipio orokorrek alderantzizko bilakaera izan dute: Zuzenbidearen kontzepzio positibista nagusi duen oinarri batean ezarri dira oraintsu. Lege idatziaren aginte ia esklusiboa Frantziako Iraultzaren espiritutik dator zalantzarik gabe. Aginte hori dei arrazionalistei atxikitzen zaie —horiek bateraezinak dira ohiturazko sistema baten desordenarekin—, baita epaileek Zuzenbide idatzia modu mekanikoan aplikatzea baino ezin dutela egin dioen kontzepzio politikoari ere (Botere Legegileak dauka bera sortzeko monopolioa). Gehiegizko arrazionalismoak kodeketan eta legearen nagusitasunean itsu­itsuan sinestea dakar eta ez ditu jurisprudentzia, Zuzenbide naturala edo printzipio orokorrak Zuzenbidearen iturritzat hartuko (Napoleonen Kodeak ez ditu aipatu ere egiten). Egoera horretan, nola izan daiteke Zuzenbidearen iturri hain indartsua (printzipio orokorrak) agertzea Frantziako Zuzenbidean? Galdera horren erantzuna ezin dugu Konstituzio arauen agindu edo orientabidetik atera (ia­ia


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu