66
RAMON PARADA
norainoko orokorra. Kode horrek araudiari buruzko zatia dauka eta, gainera, manu berezia ere bai; manu horrekin modu berezian tipifikaturik ez dauden araudien urratze guztiak zehatzen dira (16.14. art.). Hori dela eta, Espainiako zigor sistema berriaren askieza eta betiko eragingarritasunik eza, administrazio arauak bete egingo direla bermatzen duen ahalmen zehatzaile zuzena (Europako beste herri batzuen aldean gehiegizkoa dena) Administrazioari eratxikiz konpentsatzen da. Araudia indargabetu zein zatiren bat aldatu egin dezake bera eman duen agintariak. Baina berak edota goragoko lerruna duen beste batek ezin dute araudia indargabetu kasu zehatz baterako, hau da, ezin dute salbuespen pribilegiaturik ezarri pertsona jakin batzuentzat. Horren aurka araudien banakako indargabezintasunaren araua agertzen da, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 52.2. artikulura bildua («Administrazioaren kasu zehatzetarako diren ebazpenek ezin izango dute xedapen orokor batean ezarritakoa hautsi, horren lerrun berekoak edota goragoko lerrunekoak badira ere»), baita Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko 1955eko Araudiaren 11. artikuluan ere («Administrazio xedapenek administratuak eta Korporazioa lotuko dituzte eta azken honek ezin izango ditu betetzetik bananbanan lekatu edo dispentsatu»). Banakako indargabezintasunaren oinarria legezkotasunaren printzipioan ikusi da, eta beronen hurrengoa den Administrazioari ahalgoak aintzatestearen printzipioan. Tesi honek dioenez, Administrazioak araudiak eman eta modu orokorrean (baina ez kasu zehatzetarako) indargabetzeko ahalmena jaso du. Horrela, araudizko ahalgoa legegintza ahalmena baino mugatuagoa izango litzateke; beraren izaera subiranoa dela eta, azken honi ez dio ezerk galarazten banakako lekapenak edo dispentsak ematea, bere buruari ere ez baitio muga hori jarri (GARCÍA DE ENTERRÍA). Azalpen hori ikusita, errazago ulertzen da arrazoirik gabeko banakako lekapenak debekatzearen oinarria berdintasunaren konstituzioprintzipioan egotea, printzipio horrek gaur egun lotzen baitu Legegintza Boterea ere (Konstituzioaren 14. art.).
5. LEGEZ AURKAKO ARAUDIEN KONTROLA ETA EUROK DEUSEZTATZEAREN ONDORIOAK Araudien onespena oinarrizko eta formalak diren muga batzuetara loturik dago, eta muga horiek hausteak araudion baliogabetasuna dakar. Arau baliogabeak egoteak aparteko larritasuna dauka, aplikatzean egintza irregular multzo mugagabea sor dezakete eta; larritasun hori dela eta, araudien patologia (ondorioetan zein kontrol tekniketan) zorroztasun handiz aztertu da. Horrela, araudien baliogabetasuna beti dela gogorrena uste dute gehienek, hau da,