ARAUDIA ETA ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN BESTE ZENBAIT ITURRI
65
4. ARAUDIEN ERAGINGARRITASUNA. BANAKAKO INDARGABEZINTASUNA Oinarrizko mugak bete eta prestatzeprozedura zuzenari jarraitu zaiola eta, araudi batek balioa duela jo ondoren, argitaratu egin beharko da eraginkorra izateko; halaber, argitaratzea beharrezkoa izango da indarrean noiz sartuko den zehazteko: «dekretuek eta gainerako administrazio xedapenek ondore juridiko orokorrak izateko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira eta Kode Zibilaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera jarriko dira indarrean» (Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 132, eta Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 52.1. art.ak). Kode Zibilak, berriz, argitaratu eta hurrengo hogei egunen buruan jarriko dela indarrean zehazten du, baldin eta arauak beste eperen bat zehazten ez badu berariaz; epe hori agindutakoa baino luzeagoa zein laburragoa izan daiteke (2.1. art.). Konputuari dagokionez, araua Estatuko Aldizkari Ofizialean sartzen den eguna da dies a quoa, eta, autonomi erkidegoen araudien kasuan, Erkidegoaren Aldizkari edo egunkari egokian argitaratzen den eguna. Toki ordenantzak Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira; ez dira indarrean jartzen testua osoosorik argitaratu eta Estatuko Administrazioak zein autonomi erkidego egokiko Administrazioak jasotzen dutenetik hamabost egun igaro arte; horrela, aurkaratu egin ahal izango dute antolamendu juridikoaren aurkakotzat hartzen badute (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 70.2. art.). Araudia eragingarria izateko (ondoreak sortzeko) argitaratu egin beharko da. Hasieran, eragingarritasunak iraupen mugagabea izaten du, eta administratu, funtzionario eta epaileei ezarri ohi zaie —legezaurkakotasunaren salbuespena kenduta—, geroago ikusiko denaren arabera. Araudiaren aginduak beteko direla bermatzen duten teknikak eta legeak beteko direla bermatzen dutenak berdinak dira, hau da, administrazio bidea eta zigor bidea. Araudiek —administrazio egintzak bezala— balioa dutelako presuntzioa eta betearazketa pribilegioa dute; azken hau, aurretiazko administrazio egintza baten bidez burutu behar da (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 93. art.tik 101.era). Beste herri batzuetan, araudiak beteko direla bermatzeko, zigor zehapenak erabiltzen dira batez ere, gehienetan Administrazioak ez du botere zigortzaile zuzenik eta. Espainiako Zuzenbideak ere zigor zehapenak ezartzen ditu araudi jakin batzuk betetzen ez direnerako (Zigor Kodearen 574.2, 577.1, 3 eta 8, 578, 579 eta 581. art.ak); baina sarritan, zehapen horiek ez dira aplikatzen eta hemen zigor bermeak ez du, esate baterako, Frantziako Kodean ezartzen den