62
RAMON PARADA
Toki erakundeetako araudiei dagokienez, Toki Eraentzaren 1985eko Oinarri Legeak erakunde bakoitzaren araudi organikoa, toki ordenantzak eta bandoak bereizten ditu: araudi organikoa erabiliz, erakundeak bere burua antolatuko du (Estatuko arauen menpean daude, baina nagusitasun hierarkikoa dute toki eraentzako lege autonomikoari dagokionez; azken honek bestearen ordez jarduten du); toki ordenantzek kanpo eragingarritasuna dute eta erakundearen osoko bilkuraren eskumenekoak dira; bandoak, berriz, alka teak eman ditzake bere eskumeneko gaietan [20.1 eta 2; 21.1. e); 22.2. d) eta 49. art.ak]. Azkenik, instituzio erakundeen araudiak aipa daitezke (Estatuko, autonomietako eta tokiko erakunde autonomiadunenak), baita korporazio erakundeenak ere [Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legearen 5. art.ko i), j), l) eta ñ) sekzioak]. Horiek lurralde erakundeen menpe daude, euren tresna dira eta.
3. ARAUDIEN MUGAK ETA PRESTATZEPROZEDURAK Araudi batek balioa izan dezan lehenengo baldintza, organo emaileak horretarako eskumena izatea da; arazo hori aipatu da lehenago ere, legearen eta araudiaren arteko harremanak aztertu direnean. Muga berori aipatzen du Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko Legeak honako hau agintzen duenean: «Administrazio xedapenek ezin izango dituzte Konstituzioa ez legeak hautsi, eta ezin izango dituzte arautu Konstituzioak edo Autonomi Estatutuek Gorte Nagusietako edota Autonomi Erkidegoetako Legegintza Biltzarren eskumenekotzat jotzen dituzten gaiak» (51.1. art.). Badago nolabait aurrekoarekin nahasten den bigarren muga bat, eta bigarren muga hau arauen hierarkia printzipioari dagokio. Printzipio honek dioenez, organo emaileak administrazio antolamenduan zuen mailaren arabera antolatzen dira araudiak eta beheragoko mailako organoak emandako araudiak ezin izango du inola ere goragoko mailakoak emandakoaren kontra jo. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera, «administrazio xedapenek ezin izango dituzte goragoko lerruna duen besteren baten manuak hautsi». Eta hau «administrazio xedapenak legeek ezartzen duten hierarkia hurrenkerara lotuko dira» esanez errepikatzen du (51.1 eta 2. art.). Araudizko ahalgoa egikaritzeko jartzen den hirugarren muga egitateei moldatzea da, hau da, arautu nahi duen errealitatearekin bat etortzea; hau nahierarakotasun debekua (Konstituzioaren 9. art.) ezartzen duen printzipioaren barne dago. Erregela hori hausten da araudiak Zuzenbidearen