Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 60

60

RAMON PARADA

Lehenengo irizpidearen arabera, araudiak (ohitura bezala) extra legem, secundum legem eta contra legem sailkatzen izan dira; sailkapen hau araudi mota lokabea, betearazle eta beharrizanetarakoei dagokie. Konstituzioak araudizko erreserba agindu du gai batzuetan (esaterako, Frantziako 1958ko Konstituzioan egin zen moduan), eta gai horiek arautzen dituzten araudiak legearekiko lokabeak dira; Espainiako Konstituzioak ez du inola ere jaso aukera hori. Espainiako Zuzenbidean beraz, araudi lokabeak izateko, beharrezkoa izango dute lege batek arautu (eta, ondorioz, erreserba formala sortu) ez dituen gaiak eta lege erreserba materialaren babesik behar ez duten gaiak arautzea. Erreserba horrek, oro har, eta unean uneko kasu batzuk baztertuta, ez dio eskurik sartzen uzten hiritarren jabetza eta askatasunean araudizko ahalgoari (Konstituzioaren 31, 33, 53.1 eta 133.1. art.ak). Araudi betearazleak modu argi eta zuzenean lege bat garatu eta osatzen dutenak dira, gehienetan legeak berak horiek bezalako araudi bat eskatu eta ezarri duelako. Araudi horien prozeduraren berezitasuna Estatu Kontseiluaren manuzko txostena eskatzea da; txosten horren helburua, hain zuzen ere, araudiak garatutako legearen edukia errespetatzen duen ala ez kontrolatzea da (Estatu Kontseiluari buruzko Lege Organikoaren 22.3. art.). Beharrizanetarako araudiak, azkenik, Administrazioak aparteko egoerei aurre egiteko ematen dituen arauak dira. Araudi mota hau bidezkotzeko, aparteko larritasuna duten egoeren pilaketara jotzen izan da; halako egoerak ikusirik, administrazio agintariek arau egokiak eman ahal izango dituzte eurei aurre egiteko, ohiko prozedurak eta araudizko ahalgoaren berezko mugak alde batera utzita. Arau horien barnean Gobernuko agintarien bandoak sartzen ziren (baina ez modu egokian, horretaz legezko gaikuntza bat zegoen eta); bando horietariko asko inguruabar oso zehatzerako ematen ziren eta hori igarotzean euren indarraldia agortu egiten zen. Hori zela eta, xedapen horiek administrazio egintza orokorrak bailiran sailkatu behar ziren, eta ez araudi moduan (Toki Eraentzari buruzko 1955eko Legeko testu artikulatuaren 117. art., Ordena Publikoari buruzko Legearen 17. art. eta ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoak garatu zuen Konstituzioaren 116.6. art., alarma, salbuespen eta setio egoerei buruzkoa).

B) Gaiaren araberako bereizketa Arautzen duten gaiaren arabera, tradiziozkoa da Alemaniako doktrinatik hartutako bereizketa: administrazio araudiak eta araudi juridikoak. Administrazio araudiak Administrazioaren antolaketa arautzen dutenak dira eta, halaber, botere足harreman berezi batzuen esparruan ematen direnak. Harreman horiek Administrazioa eta hiritar jakin batzuk elkartzen dituzte,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.