ZUZENBIDEAREN ITURRIAK
53
lurralde osotasuna edo I. tituluan ezarritako oinarrizko eskubide nahiz eginbeharrak ukitzen dituztenetan; Herri Ogasunerako hainbat finantza betebehar dakartzatenetan; eta legeren bat aldatu zein indargabetzea ekarri edota le ge hori betetzeko hainbat legegintza neurri eskatzen dituzten tratatuetan (94.1. art.). 4. Gainerako tratatu zein hitzarmeak egindakoan, horren berri berehala emango zaie Kongresuari eta Senatuari (94.2. art.). Azken finean, eurak burutzeak dakartzan Parlamentuaren esku hartze eskakizunen ikuspuntutik, tratatuak lege mota ezberdinekin nahiz Parlamentuaren beste hainbat egintzarekin pareka daitezke; baina parekatzea nahasgarria gerta daiteke sortzen dituen ondoreei begiratuz gero, horiek eta legeek sortzen dituztenak ez baitira berdinak. Izan ere, tratatuek aldatu egiten dituzte aurka jartzen zaizkien legeak, hala eta guztiz ere, alderantzizko ondorea ez da gertatzen, hau da, ondorengo legeek ezin dituzte tratatuak aldatu: «euren xedapenak bakarrik ahal izango dira indargabetu, aldatu edo eten tratatuetan euretan ezarritako moduan edota Nazioarteko zuzenbidearen arau orokorren arabera» (96.1. art.).
8. EUROPAKO ERKIDEGOEN ZUZENBIDEA Europako Erkidegora sartu direnetik, herriek —eta euren artean Espainiak ere— aldaketa bat izan dute iturri sisteman, Erkidegoko Zuzenbidea sartu baita bertara. Bakoitzaren Barne zuzenbidearen eta Erkidegoko Zuzenbidearen arteko harremanen sistemaren oinarrizko ezaugarritzat, MONACOk honakoak aipatu zituen: 1. Erkidegoko antolamendua autonomo eta independientea da berez, Estatukide bakoitzaren antolaketari dagokionez. 2. Antolamendu horrek berezko iturriak ditu Zuzenbidea sortzeko. 3. Erkidegoko Zuzenbidea Barne zuzenbidean sarturik dago, baina ez koordinazio horizontalaren bidez, harreman bertikalaren bidez baino. Harreman horiek direla eta, gero eta gehiago nahastuko dira, Estatukideetako pertsona fisiko nahiz juridikoak, aldi berean, Erkidegoko eta Barne antolamendu juridikoaren subjektuak direlako. 4. Beharkizun jakin batzuk betetzen dituzten Erkidegoko arauek berehalako eraginkortasuna dute Estatukideen barne antolamenduan. Ondorioz, esan daiteke Erkidegoko eta Estatuko antolamenduak ez direla beti banantzen.