Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 52

52

RAMON PARADA

Kontrolatzeko modu gehigarri gisa, Konstituzio Auzitegiak gainerako legeentzat ezarritakoaren arabera egindakoa ezezik, ikusi den bezala, Estatu Kontseiluaren manuzko txostena eskatuz betetzen den a prioriko kontrola ere aipatu behar da. Kontrolatzeko beste era bat bada eskuordetza legeak ezar ditzakeen legegintzazko dekretuak Parlamentuak berronestea ere. Sistema hori Kode Zibileko testua idazteko erabili ziren oinarrietara egokitzen zen egiaztatzeko erabili zen, ereduzko izaerarekin izan bazen ere.

7. NAZIOARTEKO TRATATUAK Nazioarteko tratatuak, hau da, Espainiako Estatuak beste hainbat herri subiranorekin egiten dituen akordioak, zenbait tresna formal ezberdinetan agiri dira (akordioak, hitzarmenak, protokoloak, oharren trukaketak etab.) eta hainbat lotura sortarazten dituzte nazioarteko Estatuen artean. Gainera, badira Barne zuzenbidearen iturri (iturri oso arazotsua) ere. Beti ere, tratatu horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea baldintza da, indarrean egon dadin Barne zuzenbidean. Horrelaxe ezartzen du Konstituzioaren 96. artikuluak: «baliozkotasunez egindako nazioarteko tratatuak, Espainian modu ofizialean argitaratutakoan, barne antolaketaren zati izango dira». Baina Barne zuzenbidearen iturri bezala dituzten ezaugarriak alde batera utzita, ezin daitezke tratatuak eta legeak parekatu besterik gabe, eurek onetsi nahiz salatzeko Parlamentuaren esku hartzea eta ahalmenak aldatu egiten baitira kasuen arabera. Hau Konstituzioaren arauketatik ateratzen da, eta arauketa horrek botere betearazlearen (Tratatuak negoziatu eta sinatzen dituen boterea) a priorizko kontrola honelaxe ezartzen du (93.etik 96.erako art.ak): 1. Konstituzioaren aurkako hizpaketak dituen nazioarteko trataturen bat egiteko, aurretiaz Konstituzioa berrikusi beharko da. Gobernuak edota Ganbaretako edozeinek Konstituzio Auzitegiari eska diezaiokete kontraesan hori dagoen ala ez adierazteko (95. art.). 2. Lege organiko bat erabiliz eman daiteke tratatuak egiteko eskuespena eta, horien bidez, nazioarteko erakunde bati eratxiki dakioke Konstituziotik datozen eskumenak egikaritzea. Gorte Nagusiei eta Gobernuari dagokie, kasuan kasu, tratatu horiek nahiz zesio edo lagapenaren titularrak diren erakundeek —nazioarteko nahiz nazioz gaindiko— emandako ebazpenak bete­ ko direla bermatzea (93. artikulua: aldez aurretik arautu zuen Espainia Europako Erkidegoetan sartzea). 3. Estatuak tratatu zein hitzarmenen bidez behartzeko adostasuna eman baino lehen, beharrezkoa izango da Gorte Nagusien eskuespena kasu hauetan: izaera politiko edo militarra duten tratatu zein hitzarmenetan; Estatuaren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.