Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 50

50

RAMON PARADA

Espainiako Zuzenbideari dagokionez, 1931ko Konstituzioak ere beraiek onartu zituen eta, doktrinarik jakintsuenak (SALAS) dekretuon erabilera zentzunez kritikatu duen arren, Konstituzioaren 86. artikulura bildu dira oso era murriztailean. Izan ere, Gobernuak «aparteko eta presazko beharrizan kasua» dela uste izatea da dekretu­legea erabili ahal izateko lehen baldintza; bigarrenik, beharrezkoa da dekretu­legeak ezarri nahi duen arauketak «Estatuko oinarrizko erakundeen antolaketa, I. tituluan araututako hiritarren eskubide, eginbehar zein askatasunak, autonomi erkidegoen eraentza eta guztien hauteskunde eskubidea» ez ukitzea; azkenik, Diputatuen Kongresuak berretsi egin beharko du (Senatuak esku hartu gabe): «dekretu­legeak berehala eztabaidatu, eta eurei buruzko osoko bozketa egin beharko da Diputatuen Kongresuan (bilduta ez badago, horretarako deialdia egingo da), aldarrikatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan. Kongresuak berronesteaz edo indargabetzeaz duen iritzia eman beharko du epe horretan eta araudiak prozedura berezi eta sumarioa ezarriko du horretarako». Autonomi erkidegoetako gobernuek, hala ere, ezin dezakete erabili dekretu­legeen formula (ASTARLOA).

B) Legegintzazko dekretuak: testu artikulatuak eta testu bateginak Gobernuari lege lerruneko arauak onesteko aukera ematen dion bigarren teknika legegintzazko dekretuena da, Konstituzioaren 85. artikuluak izendatzen dituen bezala («eskuordetutako legegintza duten Gobernuaren xedapenek legegintzazko dekretuen izena hartuko dute»). Jakina, Gobernuaren dekretuak araudi hutsak izateaz gain lege balio zein indarra ere edukitzeko, beharrezkoa da Parlamentuaren aurretiazko agindu zehatza. Agindu hori eskuordetza edo eskuespen legeak deitutakoen bitartez egiten da, eta berez araudi hutsa baino ez dena lege bihurtzeko aukera ematen du. Horrela, Parlamentuak Gobernuari ahalmena eskuordetuko dio oinarri­lege batek dituen printzipioak lege indarrez garatzeko (testu artikulatuak); bestela, eskuespena emango dio beste hainbat legeren edukia testu bakarrean batzeko (testu bateginak). Eskuordetzaren beharkizunei dagokienez, Konstituzioaren 82 eta 83. artikuluek hauexek ezartzen dituzte: 1. Parlamentuaren ordezkaritza oinarri­lege baten bidez egin beharko da testu artikulatuak egiteko denean, edota eskuespen lege arrunt baten bidez, testu batzuk bakar batean batu behar direnean. Ordezkaritza hori Gobernuari eman beharko zaio eta ezin izango zaio beste inori berriro eskuordetu. 2. Eskuordetza Gorteek zehazten duten edozein gairi buruz izan daiteke, lege organiko batek arautu behar dituenak salbu. Eskuordetzak oinarri­legea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.