Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 48

48

RAMON PARADA

bukatzeko, azken eztabaida eta bozketa egin osoko bilkuran (Kongresuko Araudiaren 109. eta ondorengo artikuluak). Proiektua onetsitzat jotzeko nahiko da gehiengo soila, hau da, aurka baino boto gehiago alde izatea, abstentzio kopurua edozein dela ere, baldin eta Konstituzioak gehiengo kualifikatua eskatzen ez badu, lege organikoekin gertatzen den bezala. Kongresuak lege proiektu zein proposamena onetsitakoan, Sena­ tuak esku hartuko du. Hemen antzeko tramitazio bati jarraitzen zaio eta Senatuak bi hilabeteko epea du egitasmoari, gehiengo osoz, gebena jarri edota emendakinak sartzeko (Konstituzioaren 90.2. art., eta Senatuko Araudiaren 104.etik 107.erako art.ak). Senatuak emendakinak sartu edo gebena jarri badu, proiektua Kongresura bidaliko da, honek berriro ere kontutan hartzeko. Emendakinak direnean, Kongresuak gehiengo soilez onartzen dituen ala ez azalduko du. Aldiz, testuari gebena jarri bazaio, berretsi egin beharko da. Horretarako, ge­ hiengo osoa beharko du edota, hilabete bi igarotakoan, gehiengo soila (Konstituzioaren 90.2. art., eta Kongresuko Araudiaren 121, 122, 123 eta 132. art.ak). Erregearen sendespen tramiteak amaiera ematen dio prozedurari. Konstituzioaren 91. artikuluak honelaxe dio: «Erregeak Gorte Nagusiek onetsitako legeak sendetsiko ditu hamabost eguneko epean; aldarrikatu egingo ditu eta berehala argitaratzeko agindu». Argitalpena Estatuko Aldizkari Ofizialean egin beharko da, Kode Zibileko 2.1. artikuluaren arabera.

5. LEGE ORGANIKOAK Konstituzioaren 81. artikuluak dioenez, «lege organikoak hauexek dira: oinarrizko eskubideak eta herri askatasunak garatzeari buruzkoak, Autonomi Estatutuak eta hauteskunde eraentza orokorra onesten dituztenak eta Konstituzioak agintzen dituen beste guztiak». Gai horiek onetsi, aldatu nahiz indargabetzean gehiengo kualifikatua eskatzeko mugatzen dira, hain zuzen ere. Gehiengo hori honexetan datza: «Kongresuaren gehiengo osoa behar da proiektu guztiari buruzko azken bozketan». Arauketa hori ikusita, eta formari dagokionez, lege organikoa lege indartua besterik ez da, eta arruntak baino zurruntasun handiagoa du. Gaiari edo eremuari dagokionez, gauzak ez daude argi: gai horiek lege organiko batek bakarrik arau ditzake; hala ere, lege organiko baten barruan ager daitezke aurrekoak garatzeko edo arautzeko diren eta lege organikorik behar ez duten beste gai batzuei buruzko manuak. Legeak egiteko era berezi hau legebidezkoa da zalantzarik gabe, eta lege organiko batean berari ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.