Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 47

ZUZENBIDEAREN ITURRIAK

47

Lege honen hitzaurrea argia da honakoa aldarrikatzen duenean: Ordezkaritza bien artean itundutako hobeagotzearen izaera eta garrantzia dela bide, Konstituzioaren arabera beharrezkoa da Gobernuak, legegintzarako bere ekimena erabiliz, ituna Lege Organiko Proiektuaren lerrun eta izaerarekin gauzatzea eta Gorte Nagusietara igortzea, berauek, beharrezkoa denean, berezko lege organiko gisa Espainiako antolamendu juridikoari gaineratzeari ekin diezaioten‌.

4. LEGEGINTZARAKO PROZEDURA ARRUNTA Legegintzarako prozedura, Konstituzioaren III. tituluko II. kapituluan arautua (81.etik 92.erako art.etan), Ganbara bietako edozeinetan hainbat lege proiektu nahiz proposamen aurkeztuz hasten da. Legegintza ekimenak era desberdinak onartzen ditu: Kasurik arruntena Gobernuaren legegintza ekimenarena da eta lege proiektuetan agertzen da. Proiektu horiek, Ministroen Kontseiluak onetsitakoan, Kongresura bidaltzen dira zioen azalpen batekin eta beharrezko aurrekariekin batera, Kongresuak eurei buruzko irizpena eman dezan (Konstituzioaren 87 eta 88. art.ak). Bigarrenez, legegintza prozedura Kongresu nahiz Senatuaren ekimenez has daiteke, Parlamentuko taldeek edota 15 diputatu nahiz 20 senadorek bultzaturiko lege proposamen baten bidez (Konstituzioaren 87, Kongresuko Araudiaren 126 eta Senatuko Araudiaren 108. art.ak). Halaber, autonomi erkidegoetako legebiltzarrek ere egikaritu ahal dute legegintza ekimena, Diputatuen Kongresuko Mahaira lege proposamen bat bidaliz eta euren kideetako hiru ordezkari izendatuz berau defendatzeko (Konstituzioaren 87.2. art.). Ekimen herrikoiari dagokionez, martxoaren 28ko 3/1984 Lege Organikoak arautua, egiaztaturiko 500.000 sinadura eskatzen dira gutxienez, eta ez da bidezkoa lege organiko, zerga edo nazioarteko gaietan, ezta grazia onurabideari dagokionean ere (87.3 art.). Ekimena modu egokian egikaritzen denean, eta lege proposamena bada, Ganbarako Mahaiak Gobernuari bidaliko dio, kredituak igotzea edo aurrekontuaren sarrerak jaistea badakar, tramitazioaren aurka egin dezan. Ondoren, Ganbarako osoko bilkurara igaroko da, eta honek lege proposamena kontutan hartuko duen esango du. (Diputatuen Kongresuko Araudiaren 126. art.). Ekimenaren ostean, Diputatuen Kongresuaren onespena dator; horretarako ondoko tramite hauei jarraitzen zaie: kontutan hartu, argitaratu, emendakinak aurkeztu, proiektuari buruzko ponentzia baten txostena egin, eztabaidatu eta botoa eman artikuluz artikulu, Batzordeak irizpen bat prestatu eta,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu