Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 44

44

RAMON PARADA

Konstituzio Bermeen Auzitegia sortu zuela, bai 1978ko Konstituzioak, gaur egun jardunean ari den Konstituzio Auzitegiarekin. Konstituzioak berak eta Auzitegi horren 1979ko urriaren 3ko Lege Organikoak diotenez, epaile eta auzitegiek zeharkako aurkarapena egin ahal izateko beharrezko izango da kasuari aplika dakiokeen legea (epaitza beronen menpe dagoela) Konstituzioaren aurkakoa dela jotzea, eta konstituziotasun ezaren arazoa izenekoaren bidez egingo dute. Zuzeneko aurkarapena herri botere garrantzitsuenei uzten zaie: Gobernuko presidenteari, Herri Defendatzaileari, berrogeita hamar diputatu zein senadoreri eta, ukitzen baditu, autonomi erkidegoetako Gobernu eta Parlamentuei. Konstituzio berria herri bateko bizitza juridikoan oldarrean sartzeak, jakina, bere aginduen aurkako izan daitekeen Konstituzio aurreko legegintzaren baliozkotasunaren arazoa ere azaltzen du. Zer egin, noren gain utzi gorengo legezkotasun berriaren aurkakoak izan eta Konstituzioak indargabetzen dituen arauak zehazteko ataza? Arazoak konponbide ezberdinak izan ditu agintekeriazko erregimen batetik irten eta Konstituzioa estrenaitu duten herrietan, esaterako, geurea. Horrela, Alemania Federalean epaile arrunten gain utzi zen Bonn­eko Oinarrizko Legearen eta aurreko arauen arteko kontraesana aztertzea eta, ondorioz, arauok indargabetzea. Italian, ostera, zeregin hori Konstituzio Gorteari erreserbatu eta epaile arruntei ahalmenak kendu zizkieten. Bataren eta bestearen artean Espainiako Konstituzio Auzitegiak hartutako bidea dago. Horrek, Italiako Gorteari jarraituz, kasu horietan ez du indargabeketa aipatzen, gertatze bidezko konstituzio aurkakotasuna baizik; baina, era berean, Alemaniako Zuzenbideak egiten duenaren antzera, hauxe aldarrikatzen du: «epaile eta Auzitegi arruntek ez dute Konstituzio aurreko legerik aplikatu behar, beraren aurkakoak direla eta, Konstituzioak indargabetu egin dituela ulertzen badute; zalantzarik egotekotan, gai hori Konstituzio Auzitegiaren gain utz dezakete gertatze bidezko konstituzio aurkakotasun arazoaren bidea erabiliz» (otsailaren 2ko 4/1981, eta apirilaren 8ko 11/1981 epaiak).

3. LEGEAK ETA LEGE MOTAK Konstituzioaren menpe­menpean legeak daude; epaileek aplikatu behar dituzten arauak dira, lehenago deskribaturiko kasuan salbu. Epaileentzat legeak jazarrezinak, hau da, irresistibleak eta eztabaidaezinak dira. Bestelakoak dira araudiak, geroago ikusiko dugunez. Jazarrezintasun hori badagokie hiritar zein funtzionarioei ere, legeek oro har Parlamentutik baitatoz eta herri subiranotasuna bertan finkatzen baita. Orain arte legearen oinarrizko eta betiko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu