Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 41

ZUZENBIDEAREN ITURRIAK

41

indargabetzen du beti (indar eragilea), eta behe mailakoa deuseza da goi mailakoari kontrajartzen zaionean (indar jasalea). Aitzitik, eskumen edo konpetentzi printzipioak, hau da, gaien partiketaren printzipioak arau­hierarkia printzipioaren osagarri gisa jarduten du eta organo zehatz bati gai jakin batzuk arautzeko nahiz, beste organoak baztertuz, mota jakin bateko arauak emateko ahalgoa eratxikitzea dakar. Horretarako, Konstituzioak autonomiadun antolamenduak zein sistema juridikoak ezartzen ditu; horiek erakunde jakin batzuei egindako autonomi eratxikipenari egokitzen zaizkio gehienetan. Eskumen printzipio horrek azaltzen du, hierarkia printzipioa baztertuz, ganbara legegileenak (Parlamentuko araudiak), elkargoenak (Estatutuak), autonomi erkidegoenak (lege eta araudi autonomikoak) edota toki korporazioenak (udal araudi eta bandoak) diren antolamendu edo azpisistema juridikoen indarraldia. Eskumen printzipioak, SANTAMARÍA autoreak dioenez, «arau batzuk arau­sistemaren gainontzeko arauetatik modu berezian babestea daroa, maila bereko zein goragokoak izan. Azkenok ezin dituzte aurrekoak aldatu ez indargabetu, baldin eta eskumena eratxikitzen duen araua zein izaera bereko besteren bat ez bada (esaterako, Estatuko lege batek ezin du autonomi erkidego bateko araudirik aldatu ez indargabetu; lerrun bera duen beste araudi batek edota, jakina, Autonomi Estatutuaren zein Konstituzioaren eraldaketak, aldiz, alda dezakete araudi hori). Modu ezkorrean, printzipioak eskumen esparru ukiezina sortzea dakar, eta beste azpisistema bateko arauak edota organo bereziki eskudun ez den batek emandakoak esparru hori hausteak arauen deuseztasuna dakar, hain zuzen ere, horretarako eskumenik ez dagoelako (esaterako, autonomi erkidego bateko araudia aldatzea helburu duen Estatuko araudi bat deuseza da, eta alderantziz ere gauza bera gertatzen da)».

2. KONSTITUZIOA Konstituzioa lehenengo iturria da, gorengo legea, legegintza eta gobernu jatorriko beste guztiei ezarri eta nagusitzen zaien araua (gehienetan idatzia). Konstituzioaren izaera formal eta juridikoa ez da beti onartu. Horrela, konstituzionalismoa sortu zenetik, monarkiazale moderatuek Konstituzioa Koroaren eta nazio subiranotasunaren arteko ituna besterik ez zela esaten zuten, eta beraren helburua Koroaren erabateko botereak mugatzea zela. Arau juridikoaren balioa ere ez zaio aintzatesten Konstituzioari, herri subiranotasunaren dogma gehiegitu eta hauxe ulertzen baita: Konstituzio­eraketa fase gainditu batean ezarritako baldintzek ezin dituzte Parlamentuaren egintzak betiko mugatu, egintza horiek subiranotasun haren adierazpen gaurkotu bezala ulertzen dira eta.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.