Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 385

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

385

bestetik, adjudikazioa hasierako lizitazioaren prezioan nahiz txikiagoan egitea (160. art.).

21. ZERBITZUAREN KUDEAKETA KONTRATUAREN ONDOREAK Guztiok dakigunez, emakidadunak zerbitzua hartu eta betetzea dira kudeaketa kontratuaren edukia eta oinarrizko ondorea; horren truk, erabiltzaileek edota Administrazioak itundu den ordainsaria emango diote kontratariari. Betebehar horiek gauzatzeko, berriz, Administrazioaren zaintza ahalmenak eta administrazio kontratuetako onurak daude, baita emakidadunak duen oreka ekonomikoaren bermea ere, aurreko kapituluan azaldu dugunez. Hala ere, zerbitzuaren kudeaketa kontratua mistoa izanez gero —obrak egitea beraren barru ere hartzen badu—, emakidadunaren lehenengo betebeharra obrak egitea izango da eta, horretarako, proiektu egokia idatzi beharko du; gainera, kontratuan ezarritako ezaugarrien arabera antolatu beharko du zerbitzua, bertan adierazitako planen barruan antolatu ere. Gainera, zerbitzua jardunean jarritakoan, beraren kudeatzaileak ondoko betebeharrak izango ditu: 1. Itundutako jarraikortasunari eustea zerbitzua ematerakoan; norbanakoek, berriz, eskubidea izango dute zerbitzu hori ezarritako baldintzen arabera erabiltzeko, onetsitako tarifek jasotzen dutena ordainduta. 2. Zerbitzua ondo dabilela zaintzea; horretarako, jarraibide egokiak eman ahal izango dituzte eta Administrazioak betiko polizi ahalmenak izango ditu. Hortaz, Administrazioak zerbitzuan esku hartzeko ahalmena izango du, kontratariak kontratua bete ez, eta herri zerbitzuan beste modu batera konpondu ezineko kalte larriak sortzen direnean; horrez gain, Administrazioak kontratua suntsiaraztea erabakitzen ez badu, kontratariak ordaindu beharko ditu berak sortutako kalte­galerak ere (166 eta 167. art.ak). 3. Zerbitzua emateko egin behar diren jardueren ondorioz gainontzekoei eragindako kalteak ordaintzea. Hala ere, kalte horiek Administrazioaren agindu baten ondorio zuzen eta berehalako direnean, ez dira ordainduko. 4. Ondoko enpresei dagokienez, bereizkeriarik ez egiteko printzipioa errespetatzea —naziokotasunean oinarrituriko bereizkeriarik—, herri zerbitzuen kudeaketa kontratuen ondoriozko hornidura kontratuetan: Europako Erkidegoen Estatukideetako enpresei nahiz Merkataritzarako Mundu Erakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duten Estatuetakoei (162. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu