Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 371

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

371

kontratariak eskubidea izango du kontratuarekin bat etorri eta Administrazioak jaso dituen ikerketa, txosten, proiektu, lan edo zerbitzuen prezioa jasotzeko. Kontratuaren hasiera sei hilabete baino gehiago eten bada, kontratariak kontratuaren prezioaren 100eko 3 bakarrik jasotzeko eskubidea izango du; suntsiarazpen karia bada aldaketak kontratuaren 100ko 20tik gorakoak izatea, berriz, egin gabe utzi diren ikerketa, txosten, proiektu nahiz lanen prezioen 100ko 6 izango da kalteordaina; jaso ere, kalteordain hori lortu gabeko mozkin gisa jasoko da.

17. OBRA PROIEKTUA EGITEKO KONTRATUA Obra nahiz zerbitzu kontratuen emakida ezezik, tradiziozko beste teknika bat ere bazegoen: elkarlehian egindako proiektuen sistema. Sistema hori herrilan zein zerbitzuren bat adjudikatu aurreko prozedura zen, eta beraren helburua hauxe zen: elkarlehia bidezko prozeduraren baten proiekturik onena eskaintzen zuenari adjudikatzea obra zein zerbitzu hori. Proiekturik one­ na hautatzeak, ordea, ez zekarren obraren betearazpena nahiz zerbitzuaren kudeaketa berez adjudikatzea. Nolanahi ere, lehiaketaren irabazleak proiektuaren gastuak kobratzeko eskubidea zuen, baita iragarritako saria jasotzekoa ere — obra egiteko zein zerbitzua kudeatzeko adjudikaziodun gertatzen ez bazen—. Gaur egun, ostera, obra proiektuak egiteko kontratuak ordeztu egin du elkarlehian egindako proiektuen sistema zahar hori; kontratu hori kontsulta nahiz laguntza kontratuen barruan sartu da, eta beraren ezaugarririk nagusienak hauexek dira: batetik, kontrataria epaimahai batek hautatua izatea —partaideengandik lokabeak diren pertsona fisikoek osoturiko epaimahaiak—, eta bestetik, kontratu horien helburua ondoko arloei buruzko planak nahiz proiektuak egitea izatea —batzuetan, sariak jarriko dira horretarako eta, beti ere, lizitazio egokia egin beharko da—: lurralde antolamendu, hirigintza, arkitektura, ingeniaritza eta datu prozesaketa arloei buruzkoak. Hortaz, epaimahaiak, modu guztiz lokabean hartuko ditu bere erabaki nahiz irizpenak; horretarako, izenik gabe aurkeztuko zaizkion proiektuetan oinarrituko da, eta lehiaketaren iragarkian ezarritako irizpideak bakarrik hartuko ditu kontutan. Bestalde, partaide kopurua mugatua bada, hautaketa irizpide objektibo, garbi eta bereizkeriarik gabekoen arabera egingo da (216. art.). Lehiaketaren irabazleak, gainera, beste abantaila bat ere izan dezake: proiektua betearazteko gauzatu behar diren ondorengo kontratuak berari adjudikatzea, baldin eta kontratuok lehiaketaren jarraipen badira, eta adjudikazio hori egiteko aukera lehiaketaren baldintzetan agertzen bada —publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez egiteko aukera— (216. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.