Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 370

370

RAMON PARADA

buruzkoak—, baldin eta zerbitzu mota lehiaketaren bidez erabaki bada, aurretiaz eta modu lokabean erabaki ere; g) sekretu edo erreserbatutzat jotzea, indarreko legeriaren nahiz araudien arabera zein Estatuko segurtasunari loturiko oinarrizko interesen babesaren ondorioz, segurtasun neurri bereziak hartu behar direnean kontratua betearazteko; h) 2.000.000 pezetatik beherako aurrekontua izatea, eta ohikoak ez diren lan zein zerbitzu berezi eta zehatzei buruzkoetan, berriz, 1.000.000tik beherakoa (211. art.).

16. BETEARAZPENA ETA ALDAKETAK Kontsulta nahiz laguntza kontratuak eta ohikoak ez diren lan zein zerbitzu berezi eta zehatzei buruzkoak euren klausula berezien arabera betearaziko dira, baita Administrazioak kontratu horiek interpretatzeko emandako jarraibideen arabera ere. Kontrataria, berriz, berak egindako lanen kalitate teknikoaren eta gauzatutako prestazio zein zerbitzuen erantzulea izango da; horregatik ezezik, Administrazio nahiz gainontzekoentzat ondorioak dituen egintzengatik ere erantzun beharko du, hots, kontratua beteraztean gauzaturiko ez­egite, oker, bide ez­egoki edota ondorio ez­zuzenengatik (212. art.) Mantenimendurako zerbitzu kontratuetan egindako aldaketak beharrezkoak izango dira kontratariarentzat ondokoa gertatzen denean: aldaketa horien ondorioz, mantendu beharreko ekipoak gehitu, laburtu edo ezabatu egiten direnean, edota ekipo batzuk beste batzuen bidez ordezten direnean —bigarrenak ere kontratuaren barruan egon beharko dira—. Hortaz, ekipo unitate edo motak ezabatu nahiz laburtu egiten badira ere, kontratariak ez du izango kalteordaina erreklamatzeko eskubiderik. Hala eta guztiz ere, kontratua suntsiarazteko eskubidea izango du, baldin eta kontratuan egindako aldaketek —guztiak batera zein banan­banan hartuta, eta segidakoak izan arren— kontratuaren prezioari 100eko 20 baino gehiagoko gorakada nahiz beherakada eragiten diotenean, edota aldaketok hasierako proiektua oinarrian aldatzen dutenean. Azkenik, kontsulta nahiz laguntza kontratuak, eta ohikoak ez diren lan zein zerbitzu berezi eta zehatzei buruzkoak suntsiarazteko kariei dagokienez, arestian adierazitakoa ezezik —eta administrazio kontratu guztientzat orokorrean ezarritakoez gain (112. art.)— ondoko kariak ere aipa daitezke: a) kontratuaren hasiera sei hilabete baino gehiago etetea —pleguan epe txikiagoa ezartzen bada, horixe hartuko da kontutan— kontratu horretan hasteko datatzat ezarritako egunetik zenbatzen hasita, baldin eta etete horren arrazoia Administrazioari egotzi ahal bazaio. b) Administrazioak atzera egitea, edota kontratua urtebete baino gehiago eteteko erabakitzea —pleguan epe laburragoa ezartzen bada, horixe izango da kontutan—. Kontratua suntsiaraziz gero,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu