Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 367

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

367

baina horretarako kontratariak bermea gauzatu behar du aldez aurretik (198.1 eta 201. art.ak).

15. PUBLIZITATEA, PROZEDURA ETA ADJUDIKAZIO MODUAK Kontratazio espedientearen barruan, kontratua egiteko interesa duen zerbitzuaren txostena sartu beharko da. Txosten horretan, berriz, honakoa behar bezala bidezkotu beharko da: Administrazioaren langile nahiz materialak askiezak edo ez­egokiak izatea bete beharreko beharrizanak gauzatzeko, edota komeni ez izatea langile nahiz material horien kopurua zabaltzea. Kontratazio organoek, bestalde, hurrengo hamabi hilabeteetan egingo dituzten kontratuak iragarki adierazle baten bidez ezagutaraziko dituzte, hain zuzen ere, 1etik 6rako kategorien artean dauden kontratuak, baldin eta euron zenbatekoa 102.248.281 pezeta edo gehiagokoa bada, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta. Iragarki hori Europako Erkidegoen Argitalpen Ofizialen Bulegora bidali beharko da, aurrekontu ekitaldia hasi eta ahalik arinen, bidali ere; horrez gain, epeak laburtzearen ondorioa sortzeko, argitalpen hori obra hasi aurretik egin beharko da, hain zuzen ere, berrogei egunetik hamabi hilabetera arteko lehentasunez. Modu berean, prozedura ireki nahiz murriztuan edota publizitatedun prozedura negoziatuan iragarkia argitaratu egin beharko da Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean, baldin eta kontratuaren zenbatekoa 27.266.208 pezeta edo gehiagokoa bada —Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta—, eta kategoria jakin batzuen barruan badago. 204. artikuluak aipatzen dituen kategoriak 207. artikuluko 1etik 16ra bitarteko kategoriak dira, hauexek alegia: 1. Mantenimendu eta konponketa. 2. Lurgaineko garraioa: trenbide eta posta garraioak ez dira garraio mota horren barruan sartzen, bai, ordea, mezularitza eta furgoi blindatuak —posta bidezko garraioa kenduta—. 3. Pertsona zein zamen airetiko garraioa, posta bidezko garraioa kenduta. 4. Lurgaineko eta airetiko posta garraioa, trenbide garraioa izan ezik. 5. Telekomunikabideak. 6. Finantza zerbitzuak: a) aseguru zerbitzuak. b) banku nahiz inbertsio zerbitzuak. 7. Informatika eta berari loturiko zerbitzuak. 8. Ikerketa eta garapena. 9. Kontabilitatea, auditoretza nahiz liburuen kontularitza. 10. Jendarteko iritziari buruzko azterlan nahiz inkesten ikerketa. 11. Zuzendaritza kontsulta eta horri loturikoak, tartekaritza eta adiskidetza kenduta. 12. Arkitektura, ingeniaritza, hiri plangintza eta paisaiari buruzko arkitektura. Zientzia nahiz teknologia kontsulta. Entseiu eta azterketa teknikoak. 13. Publizitatea. 14. Eraikuntzen garbiketa eta ondasun higiezinen administrazioa. 15. Argitaraldi nahiz inprimaketa 16. Estoldak zein


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu