364
RAMON PARADA
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak zenbait kontratu instrumental arautu ditu IV. tituluan. Kontratu horien ezaugarririk nabarmena hauxe da: zerbitzu nahiz prestazio pertsonalei buruzkoak izatea —obra kontratuek, ordea, ondasun higiezinak dituzte objektutzat, eta hornidura kontratuek, ondasun higikorrak—. Zerbitzu nahiz prestazio hori era askotakoa izan daiteke, baina ez du ekarriko inoiz herri botereek berez duten agintaritza egikaritzea. Kontratariak Administrazioari zerbitzuren bat emateko konpromezua bereganatzen du, eta zerbitzu horrek osagai intelektual garrantzitsua duenean, esan genezake hori kontsulta nahiz laguntza kontratua dela. Horrelako kontratuek, berriz, hauxe izango dute objektutzat: a) Zenbait txosten, ikerketa, plan, aurreproiektu eta proiektu tekniko nahiz ekonomiko egin eta aztertzea, edota antolakuntza nahiz gizarteari buruzkoak. Horiek ezezik, obra zein instalazioen betearazpen nahiz mantenimenduaren kontrola, baita antolakuntza sistemen ezarpenarena ere. b) Administrazioaren lankidetzaz —eta administrazio ikuskapenaren menpe—prestazio hauek egitea: edozein lan tekniko gauzatzeko datuak hartu, ikertu eta azterlanak egin, herri ondasunak kudeatzeari eta herri zerbitzuak antolatzeari buruzko aholkuak eman, proiektu nahiz aurreproiektuak egiteko ikertu eta lagundu, horiek aldatu, obra eta instalazioen betearazpena nahiz mantenimendua zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea —baita antolakuntza sistemen ezarpena ere— (197. art.). Kontsulta nahiz zerbitzu enpresekin egindako kontratuak, berriz, apirilaren 4ko 1.005/1974 Dekretuak arautu zituen; dekretu hori maiatzaren 25eko 905/1985 Errege Dekretuak eta otsailaren 10eko 597/1986 Errege Dekretuak aldatu zuten. Horrelako kontratuak definitzeko, bestalde, euren objektua izan zen kontutan: a) Zenbait ikerketa, plan, proiektu, memoria eta txosten tekniko, ekonomiko nahiz sozial egitea. b) Antzeko beste zenbait zerbitzu egitea, baldin eta ez badute obra betearazterik, zerbitzu kudeaketarik edo hornidura ematerik behar, ze halakoetan Estatuaren kontratuei buruzko legeriaren xedapen egokiek eraenduko dute. c) Beste zenbait zerbitzu osagarri egitea, esate baterako, mekanografia, artxiboa, dokumentatzea, jakinarazpenak eta administrazio izaera duten beste batzuk. Kontratu horiek euren administrazio arauek eraentzen zituzten; eta, halakorik ez bazegoen, Kontratuei buruzko Legeak administrazio kontratuetarako zituen xedapenek, batez ere, obra kontratuei buruzkoek. Bestalde, esan beharra dago, Gobernuak administrazio klausula orokorren plegua onestea 1.005/1974 Dekretuak onartu zuen arren, ordura arte Herrilan Ministerioaren 1972ko martxoaren 8ko aginduak ikerketa eta zerbitzuak kontratatzeko onetsi zuen plegua