ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK
363
ondasunen prezioa ordaindu egin beharko du Administrazio horrek. Horniduraren hasiera sei hilabete baino gehiago eteten bada, kontratariak adjudikazio prezioaren 100eko 3 bakarrik jasotzeko eskubidea izango du; Administrazioak atzera egiten badu, edota hornidura urtebete baino gehiago eteten badu, ordea, kalteordain hori 100eko 6ra igoko da, hain zuzen ere, eman gabe utzitako horniduren prezioaren 100eko 6ra. Kasu horretan, kalteordainak industri mozkin izaera izango du (193. art.).
13. ADMINISTRAZIOAK ONDASUN HIGIKORRAK EGITEA Administrazioak berak obrak betearazteaz gain, legeak antzeko beste aukera bat ere onartu du: hornidura arruntean erabiltzen diren ondasun higikorrak Administrazioak fabrikatzea, bai berak bakarrik, eta bai enpresari pribatuekin egindako lankidetza kontratuen bidez; kontratu horiek, administrazio kontratuak izango dira, baina ez hornidura kontratuak, ze, azken finean, Administrazioko organo kudeatzaileak egingo ditu ondasun horiek (195. art.). Ondasunok Administrazioak fabrikatuko ditu, hornidura Administrazioak berak egitea komeni denean, defentsa nahiz militar arrazoien ondorioz. Kasu horietaz aparte, Administrazioak bere langile nahiz ondasunak erabilita fabrika ditzake hornidurak, edota enpresari pribatuen lankidetzaren bidez; azken kasu horretan beharrezkoa da kontratuaren zenbatekoa 27.266.208 nahiz 17.555.440 pezetatik beherakoa izatea, eta ondorengo inguruabarren bat gertatzea: a) Hornidura egiteko gai diren fabrika, armategi, zaldundi edota industria nahiz teknika zerbitzuak izatea Administrazioak; horrela bada, betearazpen sistema hori erabili beharko da gehienetan. b) Hornidura egiteko erabil daitezkeen osagai lagungarriak edukitzea Administrazioak, horiek erabiliz hornidura aurrekontuaren 100eko 5etik gorako aurrezpena lortzen bada, edota kontratua azkarrago betetzea; halakoetan, egiaztatu beharko dira abantaila horiek. c) Aurretiaz egindako lizitazioan ez egotea enpresarien eskaintzarik hornidurarako. d) Indarreko legean ezarritakoaren arabera, hornidurak larrialdiko horniduratzat hartzea. e) Horniduren izaera dela足eta, aurretiaz ezin finkatu izatea prezio zehatzik.
14. KONTSULTA NAHIZ LAGUNTZARI, ZERBITZUEI, ETA OHIKOAK EZ DIREN LAN BEREZI ETA ZEHATZEI BURUZKO KONTRATUAK