Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 362

362

RAMON PARADA

hornitu behar diren ondasun guztien ordainketaren zati bat dirutan egitea, eta beste zatia, berriz, mota berdineko ondasunak emanda (esaterako, ibilgailu berriak eskuratu, zaharrak itzuliz); edozein kasutan ere, beharrezkoa izango da espedientean behar bezala bidezkoturiko arrazoi tekniko nahiz ekonomikoek horri eragitea eta, gainera, emango diren ondasunek ezin izango dute gainditu prezio osoaren 100eko 50.

12. HORNIDURA KONTRATUAREN AZKENTZEA Hornidura kontratua azkentzen da kontratua betetzen denean eman beharreko prestazioa emanda. Bestelako itunik egon ezean, kontratariak ordaindu beharko ditu hornitu beharreko ondasunak eman eta hitzarturiko lekura garraiatzearen gastuak. Ondasunok jasotzeko moduan ez daudenean, hori agertarazi egingo da jasoketa aktan, eta kontratariari jarraibide egokiak emango zaizkio ikusitako akatsak konpontzeko, edota hitzarturikoaren araberako hornidura berria egiteko (191. art.). Berme epeak irauten duen bitartean egiaztatzen bada hornituriko ondasunek akatsak dituztela, egokiak ez diren ondasunak birjartzeko eskatu ahal izango dio Administrazioak kontratariari, edota ondasunok konpontzeko —hori nahikoa bada—. Kontratariak, berriz, eskubidea izango du hornituri­ ko ondasunak nola erabili diren ezagutzeko, baita horri buruz entzuna izatea ere. Berme epeak irauten duen bitartean kontratazio organoak uste badu hornituriko ondasunak ez direla egokiak lortu nahi den helbururako —kontratariari egotzi ahal zaizkion huts eta akatsen ondorioz—, edota helburu hori ez dela beteko ondasun horiek birjarri nahiz konpondu arren, organo horrek aukera izango du ondasunak ezesteko, eta kontratariaren pentzutan utziko ditu epe hori bukatu baino lehen; gainera, ez du ordaindu beharrik izango eta eskubidea izango du ordaindutako prezioa berres­ kuratzeko. Berme epea bukatutakoan, Administrazioak ez badu horrelako eragozpen edo salaketarik egin, kontratariak ez du izango hornituriko ondasunen gaineko erantzukizunik eta fidantza itzuli egingo zaio (Estatuaren Kontratazioari buruzko Legearen 192., eta Araudi Orokorraren 276 eta 279. artikuluak). Suntsiarazpen kariei dagokienez, aurreko kapituluan orokorrean adierazitakoak ezezik, ondokoak ere aipa daitezke: prestazioa aldatzea, horniduraren hasiera nahiz hasitako hornidura etetea eta, azkenik, Administrazioak atzera egitea hornidura horretan —aurrerago azaldutakoaren arabera—. Kontratua suntsiaraziz gero, emandako ondasunak eta ordainketak itzuli egingo dizkiote alderdiek batak besteari. Administrazioarentzat hori ezinezkoa edo ez­egokia bada, ordea, kontratariak eman eta Administrazioak adostasunez jasotako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu