Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 357

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

357

lagapena ere hornidura kontratua izango da». Horrez gain, eskuraketa eta errentamenduarekin batera kontratatzen denean, mantenimendua ere kontratu mota horren barruan sartuko da, hain zuzen ere, «informazioa lantzeko ekipo eta sistemen mantenimendua —baita horien eragingailu nahiz programena ere—». Informatika ekipoei buruzko errentamendu kontratuetan, errentatzaile nahiz enpresariak kontratuaren objektua mantentzeko betebeharra hartuko du bere gain, hartu ere, kontratuak irauten duen bitartean; hortaz, bereiztuta agertu beharko dira Administrazioak mantenimendu kanon gisa ordaindu behar dituen zenbatekoak eta errentamenduaren prezioa. Gainera, kontratua ezin izango da luzatu —ez isilbidez eta ez berariaz— aurreko kontratuak iraun zuen erdia baino gehiago.

10. HORNIDURA KONTRATUAREN PUBLIZITATEA, PROZEDURA ETA ADJUDIKAZIO MODUAK Kontratazio organoek hurrengo hamabi hilabeteetan egingo dituzten kontratuak —ekoizkin taldeka sailkatutako kontratu guztiak, euron zenbatekoa 102.248.281 pezeta edo gehiagokoa bada Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta— iragarki adierazle baten bidez ezagutaraziko dituzte. Iragarki hori Europako Erkidegoen Argitalpen Ofizialen Bulegora bidali beharko da, aurrekontu ekitaldia hasi eta ahalik arinen, bidali ere; horrez gain, epeak laburtzearen ondorioa sortzeko, argitalpen hori obra hasi aurretik egin beharko da, hain zuzen ere, berrogei egunetik hamabi hilabetera arteko lehentasunez (178. art.). Modu berean, prozedura ireki nahiz murriztuan edota publizitatedun prozedura negoziatuan ere, iragarkia argitaratu beharko da Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean, baldin eta hornidura kontratuaren zenbatekoa 27.266.208 pezeta edo gehiagokoa bada, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta. Kontratua kontratazio organo jakin batzuek egin dutenean —Estatuko Administrazioaren, beraren erakunde autonomiadunen, Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaile nahiz zerbitzu erkideen edota Estatuko gainerako herri erakundeen kontratazio organoak—, eta kontratu horren zenbatekoa 17.555.440 pezeta edo gehiagokoa bada, iragarki horixe egin beharko da (178. art.). Prozedura irekiari dagokionez, eskaintzak jasotzeko epea berrogeita hamabi egunekoa izango da gutxienez, iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali zen egunetik zenbatzen hasita. Iragarki adierazlea argitaratu bada, aldiz, hogeita hamasei egunekoa izango da epe hori. Prozedura murriztuan, bestalde, parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea hogeita hamazazpi egunekoa izango da gutxienez, iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu