354
RAMON PARADA
egiteko gai diren fabrika, armategi, zaldundi edota industria nahiz teknika zerbitzuak izatea Administrazioak; horrela bada, betearazpen sistema hori erabili beharko da gehienetan; b) obran erabiltzeko moduko osagai lagungarriak edukitzea Administrazioak, horiek erabiliz obrako aurrekontuaren 100eko 5etik gorako aurrezpena lortzen bada, edota kontratua azkarrago betetzea; halakoetan, egiaztatu beharko dira abantaila horiek; c) aurretiaz egindako lizitazioan ez egotea enpresarien eskaintzarik obrak betearazteko; d) legean ezarritakoaren arabera, larrialdiko obren betearazpena izatea; e) betearazi behar diren obren izaera dela足eta aurretiaz ezin finkatu izatea prezio zehatzik nahiz lan unitate sinpleen araberako aurrekonturik; f) prezio kontrajarriei buruzko adostasunik ez egotearen ondorioz, kontrataria txandatu egin behar izatea zenbait obra unitate egiteko; g) proiektu idatzirik behar ez duten artatze nahiz mantentze obra hutsak izatea; h) salbuespenez, aurreproiektu baten definituriko obren betearazpena izatea; i) kontratuko adjudikaziodunak epe barruan ez ematea behin足betiko bermerik, berme berezirik nahiz lehenengoaren berme osagarririk, edota kontratua epe barruan ez formalizatzea.
9. HORNIDURA KONTRATUA Herrilan kontratua Administrazio zibilaren kontraturik tipiko eta ohikoena izan bada, hornidurena, berriz, Administrazio militarrarena izan da; izan ere, berorren ejerzituek parra足parra erabili izan dute historian zehar (adibidez, tropak jantzi, janari zein munizioz hornitzeko; flotako untziak, berriz, ikatzez etab.). Udalerriek eurek ere halako kontratuak egiten zituzten biztanleekin, joan den mendean derrigorrezkoa zen militarren hornimendurako (1833ko irailaren 7ko Errege足Agindua). Gainera, Administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioa ezarri zenetik 1845ean, kontratu horren gorabeherak jurisdikzio horren eskumenekoak izan behar zirela jo izan da, eta ez epaile zibilen eskumenekoa. Hala ere, hornidura kontratua zer den esatea ez da lan erraza; hasteko, ez dago Kode Zibilean tipifikatu eta arauturiko kontratuen artean. Berez, ondasun higikorren salerosketarekin du antzik handiena, ze bietan gertatzen da jabetzaren eskualdaketa prezio baten bidez. Dena dela, badute desberdintasunik ere: hornidura kontratu arrunt eta berezkoenean ondasunak ez dira denak batera ematen, atalka baino, eta batzuetan, gainera, hornidura hori eroslearen beharrizan edota eskaeren menpe jarri eta zehaztu gabeko epeetan ematen da. Baina hornidura kontratuak obra kontratuaren antza ere badu, hornitzaileak eman behar dituen ondasunak berak egin edo fabrikatu behar dituenean.