Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 353

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

353

Berme epea administrazio klausula berezien pleguan ezarriko da, obraren izaera eta konplexutasuna kontutan izanda ezarri ere; epe hori, bestalde, urtebetetik gorakoa izan beharko da, kasu berezietan izan ezik. Hala ere, ez da berme eperik ezarriko obrarekin jarraitzeak ez duenean helburu praktikorik (emaitzarik gabeko zundaketa nahiz azterlanak), edota obraren izaeragatik artatze hutsa baino lan gogorragoak egin behar direnean (karraketa edo dragatuak). Obren ordainketari dagokionez, sei hilabeteren barruan egin beharko da, jasoketa aktaren egunetik zenbatzen hasita; epe horretan, likidazio egokia jakinaraziko zaio kontratariari eta horren ondoriozko saldoa ordainduko zaio. Likidazio saldo hori ordaintzean berandutzarik badago, kontratariak saldo horren legezko korritua —gehi 1,5 puntu— kobratzeko eskubidea izango du, jasoketa egin zenetik sei hilabete igaro eta gero (148. art.). Horrez gain, obrek beste berme epe bat ere izango dute, hain zuzen ere, ezkutuko akatsen ondoriozko berme epea. Izan ere, ezkutuko akatsak egon eta horiek obra hondatzea badakarte kontratariak kontratua bete ez duelako, enpresari horri kalte­galerak eskatu ahal izango zaizkio hamabost urteko epearen barruan. Epe hori igaro ondoren ez bada agertu inolako kalte nahiz galerarik, kontratariaren erantzukizuna azkendu egingo da (148. art.).

8. ADMINISTRAZIOAK OBRAK BETEARAZTEA Administrazio kontratazioari buruzko legeriak beti jaso izan du kontratuz kanpoko kasu bat: Administrazioak berak betearaztea obrak. Hori sarritan egiten zen obra txikiak zirenean, Administrazioko obra lantaldeek egin ahal zituztelako obra horiek. Gaur egun, ordea, Administrazioak berezko eraikuntza zerbitzuak edukitzea zailagoa da, eta horrexegatik onartu da ondokoa: «Obrak Administrazioaren langile nahiz ondasunak erabilita egitea, edota enpresari pribatuen lankidetzaren bidez, baldin eta azken kasu horretan, obraren zenbatekoa 681.655.208 pezetatik beherakoa bada —Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta—». Nolanahi ere, obra betearazten bada enpresari pribatuekin egindako lankidetza kontratuen bidez, kontratu horiek administrazio kontratuak izango dira, baina ez obra kontratuak. Azken finean, Administrazioko organo kudeatzaileak betearaziko ditu obra horiek. Bestalde, artikulu horren 1go. idazatiaren a) eta b) letren kasuan, lankidetzaren bidez egindako kontratazioa ezin izango da izan proiektu osoaren 100ko 50etik gorakoa, salbuespeneko kasu batzuk izan ezik; salbuespen horiek espedientean egiaztatu beharko dira. Administrazioak zuzenean betearazi ahal izateko obrak, hori guztia ezezik, beste inguruabar batzuk ere egon beharko dira, eta inguruabar horiek erakutsiko dute akzio publikoa sorospidezkoa dela ekimen pribatuari dagokionez. Hauexek dira egon beharreko inguruabarrok: a) proiektaturiko obra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.