Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 351

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

351

egozteko moduko arrazoiren baten ondorio izatea; halaber, xedatzen du, agintari eskudunak proiektuak onartuta ere, horien erantzule diren funtzionarioak ez direla salbutzen egindako akats edo bat­bateko egintzengatik. Era berean, obretan eskuesten ez diren aldaketek —obren betearazketari buruzko proiektuenak, alegia— funtzionarioen erantzukizuna ekarriko dute, baita irregularrak direla jakinda betearazi dituzten enpresariena ere; enpresari horiek ez dute eskubiderik izango obren ordainketa jasotzeko eta, egiteko agintzen bazaie, errautsi egin beharko dituzte; gainera, euren jarrerak sortutako kalte­galera guztiak ordaindu beharko dizkiote Administrazioari (154 eta 155. art.ak).

6. OBRA KONTRATUAREN AZKENTZEA. SUNTSIARAZPENA Administrazioaren kontratuak azkentzen dira kontratua bete edota suntsiarazten denean, aurreko kapituluan azaldutako doktrinak nahiz arau orokorrek dioten bezala. Horrez gain, suntsiarazpen zio bereziak jasotzen dira obra kontratuari buruzko arauketan, hain zuzen ere, alderdietako batek kontratua ez betetzearen ondoriozko zio bereziak. Hortaz, esan beharra dago ez dela gauza bera Administrazioak ez betetzea edo kontratariak ez betetzea; kontratariak betetzen ez duenean, ondorioak askoz ere larriagoak izango dira. Izan ere, kontratariak kontratuko edozein klausula (epeak izan ezik, zigorrak ezarriz konpontzen dira­eta) ez betetzeak aukera emango dio Administrazioari klausula hori zehatz betetzea eskatu edota kontratua suntsiarazteko. Hala ere, suntsiarazpena agindu beharko du dolo, maula nahiz ziria egon denean. Suntsiarazpena gertatuz gero, bahitu egingo zaio fidantza eta, horrez gain, kalteordaina ere eman beharko dio Administrazioari, eragin diren kalte­galeren ondorioz. Administrazioa bada kontratua bete ez duena, ordea, onura gehiago egongo dira. Egin­eginean ere, ez betetze hori zehatz aipatutako karien ondorioz bakarrik gerta daiteke: a) zuinketa egiaztatzean hilabete baino gehiagoko berandutza egotea, kontratua formalizatu zenetik zenbatzen hasita; b) Administrazioak sei hilabete baino gehiago etetea obren hasiera; c) Administrazioak atzera egiteko edota obrak sei hilabete baino gehiago eteteko erabakia hartzea; d) Administrazioaren proiektu nahiz aurrekontuak idazkera okerrak izatea eta oker horiek 100eko 20 baino gehiago ukitzea obraren aurrekontua; e) aurrekontuan aldaketak egitea, baldin eta aldaketok —guztiak batera zein banan­banan hartuta, eta segidakoak izan arren— kontratuaren prezioari 100eko 20 baino gehiagoko gorakada nahiz beherakada eragiten badiote, edota hasierako proiektua oinarrian aldatzen badute (150. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.