Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 34

34

RAMON PARADA

emaitzan; 2) Deuseztasuna onuratsuagoa izatea herri interesetarako. Hainbat kasutan kanpo uzten da deuseztasunaren aukera eta, halakoetan, bidezkoa izanez gero, kalteordaina emango da (deuseztasuna judizio bidez kanpo uzteko kanona). f) Deuseztatuak izan diren egintzen ordez eta egokitasun irizpideak erabiliz beste batzuk emateko ahalduntzea epailea. g) Frogen teknikak eraberritzea Administrazioarekiko auzibidean, agiri gabeko frogen normaltasuna onartuz (alderdien entzunaldia, funtzionarioen itaunketa) etab. h) Epaile eta auzitegien antolaketa arian­arian eraldatzea zeregin berrietara moldatzeko. i) Arauketa kentzea Administrazio zuzenbidea beharrezko edo eraginkor ageri izan ez den gaietan, Estatuak elkarte zein enpresa pribatuetan dituen partaidetzak likidatuz, berorien titulartasun publikoak bidezkoketa objektiborik ez duenean.

8. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN EDUKI MATERIAL ETA AKADEMIKOAK Administrazio zuzenbideak oinarrizko erakundeak hartzen ditu barnean lehenengo eta behin, bere eduki materialei dagokienez. Horiek, zientzia honi buruzko lanetan, Zati Orokorra deiturikora biltzen dira eta, nolabait, Zuzenbide pribatuko erakundeen kopia baino ez dira, berezitasun ugari badituzte ere. Horrelaxe gertatzen zen administrazio egintza nahiz kontratuetan herri jabariaren, erantzukizunaren eta administrazio prozeduraren teoriekin, azken finean, Zuzenbide zibil eta auzibidezkoa berezko arauketa eta kontzeptuen hondo tradizionalaren zordunak baitira. Erakunde oinarri horren gainean berezitasun nabari batzuk sartu eta grabatzen dira. Berezitasun hauek pribilegio jakin batzuk izaten dira eta euron bidez Administrazioak administratuen gainetik duen nagusitasuna segurtatzen du, beste desabantaila edo ÂŤgutxirako pribilegioÂť batzuk (Frantziako doktrinak kalifikatu dituen moduan) baditu ere. Derrigorrezko desjabetzapena eta administrazio prozedura Administrazioaren ohiko erakunde gisa ageri dira; horiek ez dute parekorik Zuzenbide pribatuko erakundeekin. Gauza bera esan daiteke administrazio antolaketa eta funtzio publikoaren azterketari buruz. Gai horietan, aldiz, alderantzizko fenomeno edo jazokizuna gertatu da, hau da, Administrazio zuzenbide eta zientziatik hainbat kontzeptu eta teknika ekarri dira erakunde pribatuetara eta Lan zuzenbidera; azken honetan, bestalde, gero eta nabariago ikusten dira funtzionarioen ohiko enplegu sistemaren zurruntasunak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.