Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 349

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

349

Berandutza korrituen arloan, Administrazioak bidegabeko pribilegioa dauka: ziurtagiriak ordaintzean bi hilabeteko atzerapena izan dezake (gaur egungo legearen aurretik hiru hilabete ziren) ziurtagiriak luzatu zirenetik zenbatzen hasita, eta atzerapen horrek ez du sortzen korrituak jasotzeko eskubiderik. Dena dela, berandutzarik badago, bi hilabeteko epe hori igaro ondoren Administrazioak zor dizkion zenbatekoen korrituak eman beharko dizkio kontratariari, hain zuzen ere, diruaren legezko korrituak gehi 1,5 puntu. Berandutza lau hilabetetik gorakoa izanez gero, kontratariak kontratuaren betetzea eten ahal izango du, eta etetearen berri eman beharko du horren ondoreak aintzatets daitezen. Berandutza zortzi hilabetetik gorakoa bada, berriz, kontratariak kontratua suntsiarazteko eskubidea izango du, baita berandutzaren ondoriozko kalte­galeren ordainketa jasotzeko ere (Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 100. art.). Azkeneko likidazioari dagokionez, jasoketa egintzaren egunetik sei hilabetera egin beharko da; erabaki ondoren, kontratariari likidazioa jakinarazi eta saldoa ordaindu egin beharko zaio.

D) Prezioen berrikuspena Dagoeneko, ezagutzen dugu kontratuan gerta daitezkeen ustekabeak kontratariaren pentzutan izango direla dioen printzipioa; printzipio horrek, hala ere, baditu zenbait salbuespen, eta horiek ezinbeste kasuetan aurkituko ditugu. Bestenaz, kontratuaren irabazte nahiz galtzeei kontratariak berak egin beharko diela aurre dioen printzipioak ere —hau da, irabaztea nahiz galtzea, biak gerta dakizkiokeela kontratan— salbuespen garrantzitsua dauka prezioen berrikuspena lortzeko eskubidean. Horri dagokionez, herrilan kontratuetan prezioen berrikuspen klausulak onartu behar zirela 1917ko martxoaren 31ko Alba dekretuak ezarri zuen; eta, hain zuzen ere, kontratu asko uztea galarazteko egin zen, ezin baitziren hasierako prezioetan bete gero eta handiagoa zen inflazioaren ondorioz. Gaur egun, oinarrizko arautegia Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legera heldu da, aurreko kapituluan azaldu dugun bezala.

5. OBRA KONTRATUAREN ALDAKETA Administrazioak aldatu egin ditzake obra kontratuaren osagaiak, zenbait muga kontutan izanda, aldatu ere. Obra kontratua aldatzeko ahalmen hori konpentsatzeko, kontratariak eskubidea izango du eman beharreko prestazioa aldatzeak sortu dizkion gastu berrien edo galeren ordaina jasotzeko eta, aldi


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu