Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 346

346

RAMON PARADA

luke bestelako ondore ekonomikorik izango, fidantza kontratariari itzultzearena izan ezik. Zuinketa egiaztatu ondoren, eta lurren benetako edukitza nahiz erabilkortasuna frogatutakoan —baita lurron egokitasuna eta proiektuaren biderakortasuna ere—, obren zuzendari adituak eurok hasteko eskuespena emango du. Inguruabar horiek benetakotu ezean, eten egingo da lanen hasiera kontratua egin zuen organoak bidezko ebazpena eman arte. Etetea behin betikoa bada, edota sei hilabete baino gehiago igaroz gero kontratuaren suntsiarazpena kontratariari jakinarazi barik, kontratariak eskubidea izango du kalteordain bakarra jasotzeko arrazoi guztiengatik, adjudikazioaren prezioaren 100eko 3 hain zuzen.

B) Kontratariaren betebeharrak Obrak hasitakoan, kontratariak ondoko betebeharrak izango ditu: a) Lan programa aurkeztea, beti ere obrak hasteko eskuespena jakinarazi zaionetik hilabete igaro baino lehen, baldin eta obraren betearazketa urtebete baino gehiagorako ezarrita badago; programa hori aurkeztu arte, ez zaio obra ziurtagiririk ordainduko (Estatuaren Kontratazioari buruzko Araudi Orokorra 128. art.). b) Administrazio klausula berezien pleguan jasotako hizpaketen eta kontratu horren oinarri den proiektuaren arabera obrak betearaztea, beti ere, proiektu hori interpretazio teknikoa egin duen adituak kontratariari emandako jarraibideei kasu eginez. Jarraibide horiek ahoz eman badira, ahalik eta arinen berretsi beharko dira idatziz lotesleak izan daitezen. Bestalde, obrak gauzatzen diren bitartean eraikuntzan ager daitezkeen akatsen erantzulea kontrataria izango da, harik eta berme epea bete arte. c) Kontratua kontratariaren arrisku eta menturara betearaztea; horrela, kontratariak ez du izango eskubiderik obretan gertaturiko galera, matxura edota kalteen ondoriozko kalteordainik jasotzeko. Hala ere, Zuzenbide zibilean ez bezala —berton arau hori erabatekoa baita—, administrazio kontratuan kontratariaren aldeko salbuespena egiten da; izan ere, zenbait ezinbeste kasutan, kontratariak kalteordaina jasotzeko eskubidea duela onartzen da, baldin eta ez bada arduragabekeriarik egon. Kasu horiek ondokoak dira: a) atmosferako elektrizitateak eragindako suteak; b) hondamena dakarten natura gertakariak, esaterako, itsas ikarak, lurrikarak, sumendi jauzteak, lurren irristadurak, itsas erauntsiak, uholdeak edota antzekoak; eta c) gerra garaietan indarkeriaz sorturiko triskantzak, lapurreta nahasgarriak edota ordena publikoari egindako urratze larriak. Ezinbeste kasua aintzatesteko,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.