ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK
345
eta betearazi egin behar badira ustekabeko inguruabarren ondorioz; horretarako, beharrezkoa izango da obra osagarri horien zenbatekoa kontratuko prezioaren 100eko 20tik gorakoa ez izatea —obrak onetsi ziren uneko prezioarena—, eta betearazpenaren ardura obra nagusiko kontratariari ematea —eman ere, jatorrizko kontratuko prezioan edota alderdien artean finkaturikoan—; e) prozedura ireki nahiz murriztuaren bidez adjudikaturiko obren antzekoak errepikatu behar direnean, baldin eta lehenengoak oinarrizko proiektuarekin bat badatoz, prozedura ireki nahiz murriztuaren iragarkian azaldu badira, eta euren zenbatekoa kontutan hartu bada kontratuaren zenbateko osoa finkatzerakoan; eta, azkenik, f) obrak sekretu edo erreserbatutzat jo direnean, edota indarreko legeriaren arabera zein Estatuko segurtasunari loturiko oinarrizko interesen babesaren ondorioz, segurtasun neurri bereziak hartu behar direnean kontratua betearazteko. Bestalde, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua aurreko kasuei ezezik, 5.000.000 pezetatik beherako kontratuei ere aplikatu ahal zaie. Hala ere, kontratu horiek kontratu txiki baten bidez ere gauzatu daitezkeenez, eta horrelako kontratuak konplexutasun gutxiago dakartenez, seguru asko honela gauzatuko da kontratua: gastua eskuetsita eta araudietan ezarritako betekizunak betetzen dituen faktura, obren aurrekontua eta proiektua sartuta kontratu horretan —arau bereziek datu horiek sartzea agintzen dutenean— (57. art.).
4. OBRA KONTRATUAREN BETEARAZPENA Obra kontratuen ondore nagusia —Kode Zibilak 1583.etik 1600.erako artikuluetan arautzen duen obren errentamendu kontratuan bezala— kontrataria obra egitera eta Administrazioa prezioa ordaintzera behartzea da. Bestalde, betebehar horiek obra kontratuko administrazio klausula orokorren arabera gauzatu beharko dira, behintzat, klausula bereziek indargabetu gabeko aldeetan.
A) Zuinketaren egiaztapena Obrak zuinketa egiaztaturik hasten dira, eta hori kontratua egin eta hilabeteko epean egingo da; ondoren, akta egin eta alderdi biek sinatuko dute. Tramitea Administrazioaren erruz atzeratuz gero eta, kontratariak eskatuta ere, hurrengo hilabetean egin ezean, kontratariak eskubidea izango du Administrazioaren kalteordaina jasotzeko —adjudikazioaren prezioaren 100eko 2 hain zuzen—; horrela, kontratua ipso iure suntsituta geldituko litzateke eta ez