342
RAMON PARADA
aplikatzen dituzten obra kontratuak. Ondore nahiz azkentzeari dagokionez, berriz, kontratu horietan Zuzenbide pribatua aplikatuko da. 3. Azkenik, edukiari dagokionez erabat zibilak diren kontratuak ditugu. Horiei, ordea, ez zaie aplikatzen Legeak ezarritako burutze eta adjudikazioari buruzko araurik. Hala ere, orain interesatzen zaizkigun kontratuak Administrazioaren obra kontratuak dira, eta 13/1995 Legeak honakoak bereizten ditu, obren objektuen arabera: batetik, lehen ezarrerari, eraldaketari nahiz konponketa handiei buruzko obrak, hots, ondasun higiezinen bat sortzea dakartenak; bestetik, konponketa hutsa, artatze nahiz mantentzeari buruzko kontratuak; eta, azkenik, errauspen kontratuak (123. art.). Ordainketa motak kontutan hartuta, bestalde, obra kontratuak izan daitezke goren mugakoak —obra osorako prezio bakarra ezartzen da, baina obraren izaerak ahalbideratzen duenean bakarrik egin ahal izango da hori—, edota prezio baterakoiak dituzten obra kontratuak —halakoetan, prezio horien arabera, eta gauzaturiko obra unitateak kontutan hartuta egingo da ordainketa—. Bestalde, prezioa ezezik, eskubideren bat ere eman ahal zaio emakidadunari ordainsari gisa, hain zuzen ere, «obra ustiatzeko eskubidea, edota ustiatzeaz gain, prezioa jasotzeko eskubidea». Horrela, herrilanen emakida erakundea sortzen da, eta Legeak obra kontratuaren aldakitzat arautzen du. Beraz, kontratu mota hori, obra kontratuaren eta herri zerbitzuen emakida kontratuaren arteko nahasketa da. Izan ere, obra kontratuen arau orokorrak aplikatzen zaizkio, eta bereziki, publizitate arauak; negozioaren ustiaketari dagokionez, berriz, emakidadunaren betebeharrak ezartzen dituzten arauak aplikatuko zaizkio (130 eta 162. art.ak). Emakidadunak, berriz, berak egin ditzake obrak, edota bestela, gainontzekoren batekin kontratua eginda. Azken kasu horretan, kontratuak publizitate arauak bete beharko ditu, baldin eta bere zenbatekoa —Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta— 681.655.208 pezetatik beherakoa bada, edota kontratua adjudikatzeko publizitatedun prozedura negoziatua erabili bada.
3. OBRA KONTRATUAREN PRESTAKUNTZA, PUBLIZITATEA ETA ADJUDIKAZIOA Administrazioaren obra bat gauzatzeko bidea obra proiektua idazten denean hasten da. Proiektua obra bat teknika eta ekonomiaren aldetik deskribatzen duen agiri multzoa da. Hori dela eta, proiektuak obra osoei buruzkoak izan beharko dira; beraz, kontratuaren objektua ezin dela zatitu ezartzen duen araua (169. art.) aplikatuko da hemen. Bestalde, proiektua Administrazioak berak zein enpresariak egin dezakete; enpresariak eginez gero, Administra-