Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 341

ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK

341

Obra kontratua Administrazio eta enpresari baten artean egindakoa da, baldin eta kontratu horrek ondoko objekturen bat badu: higiezin izaera duen zerbait eraikitzea (esate baterako, errepideak, trenbideak, portuak, ubideak, urtegiak, eraikinak, babeslekuak, aireportuak, gudontzien abialekuak, itsasbazterraren defentsa nahiz itsasoko seinalizazioa, monumentuak, era askotako instalazioak eta ingeniaritza zibileko antzeko beste zenbait eraikuntza); lurraren edo lurpearen itxura nahiz edukia aldatzen duten lanak egitea (karrakaketa edo dragatuak, zuinketak, azterlanak, injekzioak, ingurugiroan eragindako kalte­konponketak, hondartzen birsorketak, hirigintza jarduerak eta antzekoak); eta, azkenik, aurreko objektuak eraldatu, konpondu, artatu edota erraustea (120. art). Hortaz, Espainiako Zuzenbidearen tradizioan, herri jabariko ondasun higiezinei buruzko obra kontratuak —edo herri jabarikoak izatekoak ziren ondasunei buruzkoak— herrilan jarduerak ziren, eta jarduera horiei buruz­ ko arauketa berezian arautu ziren (Herrilanei buruzko 1877ko apirilaren 13ko Lege Orokorra); herrilan jarduerak ezezik, kontratu horiek administrazio kontratuak ere baziren, hau da, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren eskumenekoak. Frantzian, hori halaxe da oraindik ere. Espainian, ostera, ez da hori gertatu: herrilanen eta administrazio obra kontratuaren arteko parekotasun hori apurtu egin da modu bidegabean. Orain herrilanak obra kontratu zibilen bidez egin daitezke, eta horixe egin zen 1992an, Bartzelonako Olinpiadari eta Sevillako Erakusketa Unibertsalari lotutako herrilanetan; kasu bietan, Administrazioa sozietate anonimo gisa mozorrotu, eta berak nahi izan zuenarekin egin zituen kontratuak —Administrazioaren obra kontratuaren gehiegizko eraentzari ere uko egin zion—. Arazo horri buruz­ ko irtenbiderik zentzuzkoena hauxe izango zen: fondo publikoen bidez egindako obra guztiak, edota azkenean herri jabarikoak izatera heltzen direnak Zuzenbide publikoko arau gogorragoei lotuta egotea, euren egite zein adjudikazioari dagokionez; horrez gain, kontratu horien babesa gehiegizko arauak erabilita indartu beharko zen, hau da, administrazio kontratuko arauak erabilita. Gaur egun, ordea, 13/1995 Legearen ondoren, aukera dago —Zuzenbide zibilari dagokionez— hainbat herrilani euren administrazio eraentza ez aplikatzeko (VIII. kapituluan esan bezala). Ondorioz, irtenbide guztiz kritikagarri baten arabera, herrilan kontratu guztiak ez dira administrazio kontratuak. Izan ere, herri administrazioek egiten dituzten obra kontratuak hiru motatakoak izan daitezke: 1. Bete­betean administra­ zio kontratuak direnak; horiei administrazio kontratuen burutze zein adju­ dikazioari buruzko arauak aplikatzen zaizkie, baita administrazio kontratuen edukiari buruzko arauketa orokorra eta, bereziki, obra kontratuaren arauketa ere. 2. Administrazio kontratuen burutze eta egiteari buruzko arauak bakarrik


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.