Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 340

340

RAMON PARADA

RIVERO YSERN: El contrato administrativo de suministro, Sevilla, 1976; SAINZ MORENO: La exceptio non adimplecti contractus en la contratación administrativa, REDA, 16; VILLAR PALASÍ eta VILLAR EZCURRA: Principios de Derecho administrativo, III. liburukia, Contratación administrativa, Madril, 1983.

1. ADMINISTRAZIO KONTRATU TIPIKOAK Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak zabaldu egin du administrazio kontratu tipikoen zerrenda, eta arauketa berezia ezarri du kontratu horientzat; horrela, obra, hornidura eta zerbitzuen kudeaketa kontratuei ondokoak gehitu dizkie: kontsulta nahiz laguntza teknikoari, zerbitzuei, eta ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzei buruzko kontratuak. Kontratu horiek aukeratzeak oinarri nabaria du administrazio kontratazioaren historian. Izan ere, beti izan dira beharrezkoak bai herri zerbitzuak ibili ahal izateko —kontratu horiei buruzko gatazkak izan dira Administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioan gehien aurkaratu direnak (obra, hornidura eta herri zerbitzuen kudeaketa kontratuak)—, eta bai Administrazioaren gaurko beharrizanak modu instrumentalean betetzeko ere (kontsulta nahiz laguntza teknikoari, zerbitzuei, eta ohikoak ez diren lan zehatz eta bereziei buruzko kontratuak). Hala ere, hiru kontratu mota horiek administrazio kontratu tipikoen kategoria berean sartuta ere, ez dugu ahaztu behar elkarren arteko desberdintasun nabarmenak dituztela objektua dela­eta. Horrela, obra eta hornidura kontratuak norbanakoek eurek egin ditzakete eta, beraz, errentamendu kontratua eta salerosketa zibil nahiz merkataritzakoa izango dira Administrazioak egindakoen baliokideak; horiei buruzko oinarrizko arauak erkideak dira eta administrazio kontratuei ere aplikatu ahal zaizkie. Herri zerbitzuen kudeaketa kontratuaren objektua, ostera, herri ondasuna da —res extra­comercium—, eta ezin izango da norbanakoen artean egin; bestalde, Administrazio zuzenbideko arauak aplikatzen zaizkio batez ere. Kontratu horien eraentza juridiko berezia aztertzerakoan, esan behar da euren edukiari buruzko zatirik «nagusiena» aurreko kapituluan aztertu dela; aztertu ere, erabereko izaerarekin aztertu da kontratu mota guztientzat, zati hori administrazio kontratuen eraentza orokorra da eta. Kapitulu honetan aztertuko diren kontratuen arauketa berezia bigarren mailako berezitasuna baino ez da eta, beraz, eraentza orokor horrek baino garrantzi gutxiago izango du.

2. OBRA KONTRATUA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.