Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 336

336

RAMON PARADA

9. ALDABERRIKETA EDO NOBAZIO SUBJEKTIBOA ETA AZPIKONTRATAZIOA Kontratuaren ondorioz sortutako betebeharrak aldatu egin daitezke alderdien adostasunez: kontratuaren objektua nahiz baldintza nagusiak aldatu ahal dira, zorduna ordeztu egin daiteke, edota gainontzekoren bat subroga­ tu ahal da hartzekodunaren eskubideetan. Jarduketa horien eraginez, berriz, lehengo betebeharra ez da azkenduko; hortaz, kontratuan bereziki ezarrita ez badago, edota lehengo eta oraingo betebeharrak bateraezinak ez badira, betebehar berriak ez du lehengoa ordeztuko (Kode Zibilaren 1203 eta 1204. art.ak). Kontratuen arauketa zibil hori oinarrian aplikatu ahal izango zaie administrazio kontratuei, ondoko kasuetan izan ezik: itundu den aldaberriketa horren kontrako aginduzko arauak dituenean Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak, edota lege horrek arauketa osagarria ezartzen duenean (7. art.). Aldaberriketa hori gertatzen da, esaterako, kobrantza eskubideak lagatzean: hartzekodunak Administrazioaren aurka duen kreditua lagatzen duenean, kreditu hori eskuratzen duen pertsona jarriko da kontratariaren hartzekodun egoeran. Lagapen hori baliozkoa izango da bete­betean, baina eragingarria izateko, Administrazioari sinesgarriro jakinarazi beharko zaio lagapen akordioa. Administrazioak lagapen horren berri duenetik aurre­ ra, lagapen­hartzaileari luzatu beharko zaio ordainketa­agindua (101. art.). Beste batzuetan, ordea, kontrataria aldatzen da: subrogazio osoa eginez, gainontzekoren bati lagatzen dizkio bere eskubide eta betebehar guztiak. Aldaberriketa subjektibo hori onartzen da, baldin eta kontratua adjudikatzeko arrazoi nagusiak ez badira izan lagatzailearen trebetasun teknikoa nahiz beraren ezaugarri pertsonalak. Edozein kasutan ere, aldaberriketa guztietan bezala, Administrazioaren eskuespena (adostasuna) beharko da kontratua lagatzeko. Horrez gain, lagatzaileak eginda eduki beharko du kontratuaren 100ko 20 gutxienez, edota kontratuak duen epearen bosten baten —gutxienez—, ustiatuta eduki beharko du zerbitzua zerbitzuen kudeaketa kontratuen kasuan. Lagapen­hartzaileari dagokionez, berriz, Administrazioarekin kontratatzeko gai izan behar da; bestalde, lagatzailea sailkatuta egon behar izan bada, lagapen­hartzailea ere behar bezala sailkaturik egon beharko da. Azkenik, kontratuaren lagapena eskritura publikoan formalizatu beharko da (115. art.). Azpikontratazioak, ostera, ez dauka zerikusirik aldaberriketarekin. Azpikontratazioan, oinarrian ez dago alderdien arteko adostasunik kontratua aldatzeko; kontratariak gainontzekoren baten zerbitzuak erabiltzen ditu berak egin behar duen prestazioaren zati bat gauzatu dezan. Hori dela eta, azpikontrataria ez da subrogatzen kontratariaren eskubide eta betebeharretan Administrazioari dagokionez. Aitzitik, kontratari nagusiari dagokionez bakarrik izango ditu betebeharrak, eta Administrazioari horrexek erantzun beharko dio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.