Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 334

334

RAMON PARADA

C) Ustekabeko arriskuak Herri zerbitzu kontratuan nabari da gehien, dena dela, arrisku eta mentura printzipioari egindako salbuespena; eta, ondorioz, emakidadunak diru oreka eskatzeko duen eskubidea ere bai. Hasieran, krisialdi egoeretan ustekabeko arriskuek sortzen izan zituzten kalteak ordaintzeko zen salbuespen hori; izan ere, halako egoeretan kontratuen aurrekontu ekonomikoek porrot izugarriak izaten zituzten. Frantziako lehenengo jurisprudentziak baldintza hauxe jarri zuen, aparteko gertaeren (gerra, hondamendien etab.en) ondoriozko ekonomi desoreken ustekabeko arriskua aintzat hartzeko: kontratariak porrot egitea zerbitzua hasierako baldintzetan emanez gero. Horixe izan zen 1916ko martxoaren 30eko Gaz de Burdeos epaiaren kasua: Frantziako Estatu Kontseiluak gaitziritzi egin zion udalerriak eskatu zuen gas hornidura kontratua hutsaltzeari, eta emakidadunari kalteordaina ematera behartu zuen; izan ere, kontratari horrek ezin izan zuen zerbitzua itundutako tarifen arabera ematen jarraitu, ze ikatzaren prezioek gora egin zuten Munduko Lehenengo Gerraren ondorioz, eta gasa ikatz horretatik ateratzen zen. Espainiako antolamenduan, emakidadunak diru orekarako duen eskubidea aintzatetsita dago Toki Administrazioan herri zerbitzuak kudeatzeko kontraturako, eta ez bakarrik krisi egoeretarako, gaurko ekonomian hain arrunta den inflazioaren ondorioz sortutako kalteak ordaintzeko ere aintzatesten da; izan ere, toki legeriak onartzen du emakidadunak duen eskubidea tarifak eguneratzeko edota dirulaguntza jasotzeko (Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 120, 127, 128 eta 153. art.ak). Halaber, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeak ere (164.1. art.) eskubide horixe aintzatesten du. Artikulu horrek aukera ematen du herri interesa dela­eta zerbitzuen tarifak aldatzeko («horrela, egoera berrietara egokitu ahal izango dira, kontratuaren diru oreka berrezarriz» gehitzen zuen aurreko legearen 74. art.ak). Baina interes orokorrak eta zerbitzuaren interesak emakidadunak irautea nahi dute, ez porrot egitea eta, kontratu bat suntsiarazi ondoren, beste bat egin behar izatea eguneratutako tarifekin—; ondorioz, diru oreka berrezartzeko kontratua berrikustea herri interesean bidezkotzen dela jo eta ahalmen araututzat hartu beharko da —ez ahalmen zuhurtziarakotzat, edo emakidadunaren eskubidetzat—, manu horrek Administrazioaren zuhurtziarako ahalgotzat egituratzen badu ere («Administrazioak herri interesa dela eta, aldatu ahal izango ditu… erabiltzaileek ordaindu behar dituzten tarifak»). Halaber, Administrazioak ez duenean tarifak inflazioaren ondoreetara egokitu nahi, eta ondorioz emakidadunak porrot eginez gero, eskubidea izango du kalteordaina jasotzeko. Horrela interpretaturik, manu hori Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 120. artikulua baino eskuzabalagoa izango litzateke; izan ere, artikulu horrek baldintza hauxe jartzen du emakidaren diru oreka berre-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.