Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 332

332

RAMON PARADA

tutako kalte ekonomikoa (1982ko urtarrilaren 29ko epaia); prezio eta alokairuen igoera (1983ko urriaren 19ko epaia); lehendik uste besteko euriak izan baina ustekabeko lurbiziak ekarri dituztenak (1984ko urtarrilaren 20ko epaia); epaileak agindutako etendura, obra berriari buruzko interdiktuaren ondorioz; kontrako haizeak, euriak eta ibilbideko portuetako samaldak (1985eko maiatzaren 14ko eta 1983ko irailaren 26ko epaiak). Kalterordainaren norainokoari buruz, berriz, eta lege horren 46. artikuluarekin bat etorriz, 1986ko uztailaren 14ko epaiak dio obretako galera, matxura edo aberia zein kalteetara mugatzen dela, ze kalteordainaren helburua obrak lar ez garestitzea da, aseguru kontratu baten ondorioz; beraz, langileek lanari utzi egin behar badiote gero ezinbestetzat joko den uholderen baten ondorioz, ez da kalteordaina jasotzeko eskubiderik egongo, ze «Espainiako lan antolamendu juridikoak baditu arau bereziak ezinbestearen ondorioz lan harremanak aldi baterako eten behar diren kasuetarako».

B) Prezioen berrikuspena Baina badago arrisku eta mentura printzipioaren salbuespen adierazgarriagorik ere: 1917an hasi zen prezioak berrikusteari buruzko legeria, herrilan kontratuak materialen igoerara egokitzeko. Hasieran ez zen dohaineko emakida izan, eta justizi arrazoiak zirela­eta ez zen eman ere; eguneratze horren bidez, Administrazioak saihestu egiten zuen kontratariak, material eta lansarien prezioak gora egitean, obrak bertan behera uzteak sortu zion kaltea, ze halakoetan berriro kontratatu beharra zegoen, eta merkatuko prezioetan kontratatu ere. Hasieran, prezioen berrikuspena prezio horiek obra kostuen aldaketetara egokitu edo eguneratzeko teknika hutsa zen; aldaketa horiek inflazioak eragindakoak ziren (1964ko otsailaren 4ko Dekretu­Legea eta 1974ko maiatzaren 31ko Dekretua). Indarreko Legean, ostera, administrazio kontratu guztiei aplikatu ahal zaien printzipio orokorra da prezioen berrikuspena; dena dela, badaude salbuespen batzuk: ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzei buruzko kontratuetan eta herri zerbitzuak kudeatzeari buruzkoetan, tarifen berrikuspena erabiltzen da kostu berriei egokitzeko. Prezioen berrikuspena egin ahal izango da, bestalde, kontratuaren 100ko 20 gauzatuta dagoenean eta adjudikaziotik sei hilabete igaro direnean. Hala ere, esan behar da berrikuspena ez dela ex lege sorturiko eskubidea, ex contracto sortutakoa baizik; hori dela eta, administrazio klausula berezien pleguak zehaztu behar du aplikatuko den berrikuspen sistema edo formula. Administrazioak, berriz, plegu horrexetan ezarri ahal du berrikuspen hori ez dela bidezkoa —arrazoiak emanda ezarri ere—, eta horrela ez da egongo zalantzarik horri buruz (104. art.). Prezioen berrikuspena, bestalde, kontratazio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu